→Galdakao

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko hiru gune jarriko dituzte Galdakaoko 3 aparkaleku publikoetan

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak edo elektrolinerak jarriko dituzte Galdakaoko Lapurdi, udaletxe ondoko eta Unkina aparkaleku publikoetan

Lapurdi aparkalekuko lanak // Galdakaoko Udala

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak edo elektrolinerak jarriko dituzte Galdakaoko Lapurdi, udaletxe ondoko eta Unkina aparkalekuetan. Ekimen hau Udal Gobernuaren 100 neurrien barruan kokatuta dago eta Lapurdi aparkalekuko lanak hasita daude dagoeneko.

Lapurdi aparkalekuan 5 kargadore jarriko dituzte: 4 kargadore erdi-azkar eta bosgarren azkar bat; Udaletxe ondoko aparkalekuan 3 kargaleku jarriko dituzte: 2 erdi-azkar eta azkar bat; Unkinakoan 5 leku egokituko dituzte, 4 erdi-azkar eta azkar bat.

“Iberdrolak du zerbitzua emateko kontratua eta beraz, hori izango da makinak ustiatuko dituena. Udalak lur publikoa utziko du  horretarako, eta trukean, enpresak kanon bat ordainduko dio urtero Udalari erabileragatik”, azaldu dute udal ordezkariek.

Neurri hauek klima aldaketari aurre egin eta CO2 isurketak gutxitzeko helburua dutela jakinarazi dute Galdakakoko Udaletik eta eskuetan dauden askotariko neurriak hartzen jarraituko dutela adierazi dute.

Arrigorriagako udal brigadak bi ibilgailu elektriko berri izango ditu urte bukaerarako

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak