Gaur, 14:30ak aldera Galdakaoko Bengoetxe auzoan sute baten abisua jaso dute Basauriko parkeko suhiltzaileek. Suhiltzaileak bertara gerturatu eta “arin batean” itzali dutela azaldu dute Segurtasun Sailetik: “Basauriko parkeko suhiltzaileak gerturatu dira bertara bestelako parkeetako suhiltzaileen laguntza barik eta laster izan dute kontrolpean baso-sutea”.
Bideoa | Suteen inguruan aritu gara Basauriko suhiltzaileen parkeko Gorka Idirin sarjentuarekin
