Atzo, 18:45ak aldera ke beltza ikusi zuten Etxebarriko auzotar batzuek Ganguren aldetik eta abisua eman zieten larrialdi zerbitzuei. Suhiltzaileen ibilgailuak Bengoetxe auzora (Galdakao) gerturatu ziren, Gangureneko aldera. Ordu bateko lanaren ostean eta errefortzuen laguntzarekin suteko bi guneak itzali eta kontrolpean izan zuten egoera suhiltzaileek.
Operazioa gauzatu ahal izateko Bi-3732 errepidea itxi behar izan zuten Bizkaiko suhiltzaileek.
