→Galdakao

Bengoetxeko biribilgunea txikitzeko lanak hasi dituzte, Galdakaon

Bengoetxeko biribilgunea txikitzeko lanak hasi dituzte jada, eta eta aurreikuspenen arabera hiru asteko epean bukatuko dituzte.

Uztailerako bukatuta egongo da Bengoetxeko biribilgunea // Geuria

Bengoetxeko biribilgunea txikituko du Galdakaoko Udalak. Lanak dagoeneko martxan dira eta aurreikuspenen arabera hiru asteko epean bukatuko dituzte. Udalak 40.000 euro bideratu ditu obra horretan. Herritarrek aurrekontu parte hartzaileetan erabaki zuten esku-hartze hori: “Bertako auzokideek egin zuten proposamena, biribilgunea hain handia izateak auzokoen mugimendua zaildu egiten zuela argudiatuta”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak