→Galdakao

Egitaraua | Bengoetxeko jaiak izango dira uztailaren 15etik 17ra, Galdakaon

30 jarduera inguru antolatu dituzte Bengoetxeko jaietan // Galdakaoko Udala

Bengoetxeko jaiak izango dira uztailaren 15etik 17ra bitartean. Bejaiba Jai Batzordeak hamaika jarduera antolatu ditu, hala nola, umeentzako jarduerak, kale animazioa, herri bazkaria, txapelketak, paella lehiaketa eta kontzertuak.

Bengoetxeko jaiak 2022 | Egitaraua

Uztailak 15-17

Uztailak 15, ostirala
16:30 Umeentzako jarduerak ludotekan: aurpegiak margotzea eta eskulanak
19:00 Pregoia eta txupinazoa
19:00 Txistulariak eta buruhandiak
19:30 Sardina-jan herrikoia
20:00 Zumbatoia
21:30 Erromeria: Joxe Mendizabal
23:30 Bingo herrikoia
00:30 DJ Rubio

Uztailak 16, larunbata
11:30 Gynkana ludotekako begiraleekin
12:15 Umeentzako jarduerak ludotekan: eskulanak
13:00 Txanpi-poteoa (doan) txosnan
13:30 Igel-toka txapelketa Jubiletxean
16:00 Mus eta Briska txapelketa
16:30 Goitibeherak umeentzat
17:30 Umeentzako jokoak eta ponpak
19:00 Musika: Mozoilo Irratia
22:00 Drag Queens Show
23:00 Miss eta Mister Bengoetxe 2022
23:30 Bingo herrikoia
00:30 Kontzertuak: Brea + Infarto

Uztailak 17, igandea
10:30 Paella txapelketa
11:00 Meza nagusia
11:30 Bengoetxeko presara igoera
12:30 Apar festa
14:30 Herri bazkaria eta paella txapelketako sari banaketa
15:30 Kantu zaharren saioa eta erromeria Joxe Mendizabalekin
17:30 Herri Kirolak
19:30 Kontzertua: Haizea Roldan (auzokidea eta La Voz Kids saioko partaide ohia)
20:30 Jaien amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak