→Galdakao

Argazkiak | 50 lagunek parte hartu dute Galdakaoko Berbalaguneko aurkezpen jaian

Galdakaoko Ganguren tabernak Berbalagunen aurkezpen-jaia hartu du eskalada egiteko erabiltzen duen rokodromoan eta gaurkoan 50 lagunek hartu dute parte.

Ekitaldi hasierako familia-argazkia, Ganguren tabernako rokodromoan // Geuria

Galdakaoko Ganguren tabernak Berbalagunen aurkezpen-jaia hartu du eskalada egiteko erabiltzen duen rokodromoan eta gaurkoan 50 lagunek hartu dute parte. Berbalagun gertutik ezagutzeko ekitaldi honetan bertsoak osatu, hieroglifoak ebatzi, “Ahora Caigo” izeneko telebista programako proba batean aritu eta bestelako ekintzetan hartu dute parte euskal hiztunek.

Ekintzetan mokadutxoa eta edariak zerbitzatu dituzte tabernakoek eta giro izan da bertan. Berbalagunen izena emateko aukera aparta izan dute momentura arte animatu ez diren lagunek. Gaur egun 13 Berbalagun talde daude Galdakaon eta erronka polita litzateke kopuru hori handitu ahal izatea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak