☉ Galdakao
Sei adingaberi sexu-erasoak egitea leporatuta bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Galdakaon
Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela
Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Galdakaon, adingabeei ustez sexu-erasoak egitea leporatuta. Atxilotuek 37 eta 21 urte dituzte eta Ertzaintzatik adierazi dutenez, dirudienez, opariak eskaintzen zizkieten biktimei sexu-harremanak izatearen truke.
Atxiloketak ‘Musikari’ izeneko polizia-operazioaren barruan kokatzen dira. Ikerketa duela urtebete hasi zuen Ertzaintzak jakin zuenean adingabe batzuk gutxienez bi helduren aldetik sexu-erasoak jasaten ari zirela, batez ere Galdakaon. Dirudienez, gertakari horiek iazko otsailean hasi ziren.
Egindako ikerketen ondorioz, jakin ahal izan zuten biktimek, guztiak adingabeak, sexu-harremanak izan zituztela bi gizon horiekin, eta horren truke opariak jaso zituztela. Gainera, batzuetan biktimak ustez bi inplikatuen arteko eta bi inplikatuek beste adingabe batzuekin izandako sexu-topaketak ikustera behartu zituzten, eta batzuetan sexu-harreman horiek grabatu ere egiten zituzten.
Azaroan atxilotu zuten gizon bat, Galdakaokoa, era gaur, asteazkena, bigarren gizona atxilotu dute, hau ere Galdakaokoa.
Lehenengo atxilotua Bilboko 10. Instrukzio Epaitegiaren eskuetan jarri zuten, eta bertan biktimengandik urruntzeko agindu judiziala ezarri zioten. Bigarren atxilotua gaur bertan eraman dute Bilboko Guardiako Epaitegira.
Polizia-ikerketa zabalik dago, eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Gainera, Ertzaintzaren susmoa da biktima gehiago egon daitezkeela; orain arte sei adingabe dira. Hori dela eta, salaketak jartzea aholkatzen da, biktima-kopurua zein den eta delituak zenbaterainokoak diren jakiteko.
☉ Galdakao
Argazkiak / Uretara! Splash txapelketa egin dute Galdakaoko jaietan
Splash txapelketa antolatu du lehen aldiz santakurtzetan Galdakao Igeriketa Taldeak. Guztira 21 kuadrillak hartu dute parte eta txapeldun izan da Dekantzekoz, bigarren Firu eta hirugarren Piperrak.
☉ Galdakao
Bideoa / Galdakaoko jaietako Errelebo lasterketan giro “oso ona” egon da: “Datorren urtean berriro!”
Errelebo lasterketa proba berriak hainbat kuadrilla batu ditu Galdakaoko jaietan. Errotu Konpartsak antolatu du eta Ander Uribarri kideak GEURIAri adierazi dionez, giro “oso ona” egon da.
“Galdakoztarrei gustatzen zaie proba fisikoetan parte hartzea herriko jaietan, eta horregatik sortu genuen erreleboen proba hau”, dio Anderrek, eta zehaztu du datorren urtean berriro antolatzeko asmoa dutela Errotutik.
☉ Galdakao
Argazkiak / Txantxa Gutxi kuadrillak irabazi du Errelebo lasterketa Galdakaoko jaietan
Galdakaoko jaietan proba berriak antolatu dituzte. Horietako bat da Errelebo lasterketa, Errotuk antolatu duena. Txapeldun izan da Txantxa Gutxi kuadrilla, bigarren Antzeko, hirugarren Weekandugu eta laugarren Lonjelvi.
☉ Galdakao
Bideoa / Oilasko ala haragizko hanburgesa? Edo beganoa akaso? Inkesta egin dugu Galdakaoko jaietan!
Hanburgesa txapelketa izan zen atzo, irailak 17, Galdakaoko jaietan. Patakonek antolatzen du lehiaketa eta aurten 60 kuadrilla aurkeztu direla zehaztu digute: “Partaidetza handia izan dugu aurten ere!”, dio Beñat Elias Patakoneko kideak. Epaileek “100 hanburgesa baino gehiago” dastatu dituztela esan digu Maite Uribarri Patakoneko kideak.
Atzokoan ere GEURIA mikroa eskuan atera zen Santakurtzetara! Hanburgesa haragizkoa ala oilaskokoa? Akaso beganoa? Eta hanburgesa laguntzeko zein da aukerarik onena: patatak ala natxoak?
Beñat eta Maite (Patakon), Gorka (Elkarlaguntza Sarea), Asier eta Kristian (Antrotarrak), Eñaut (Bost Axola) eta Oier (Sukherrak Zauk) galdakoztarrek erantzun dute gure galdetegia!
☉ Galdakao
Argazkiak / Gusak da Galdakaoko jaietan talentu gehien duen kuadrilla
Talentu Txapelketa antolatzen du Zizpa Gazte Konpartsak Galdakaoko jaietan. Aurten txapeldun izan da Gusak kuadrilla magia ikuskizun batekin, bigarren Bertan Kaldo kuadrilla sailkatu da eta hirugarren Dekantzekoz. Laugarren Sukuzu izan da eta bosgarren Piperrak.