→Galdakao

Muguru, Sollube eta Bilbo kaleak berrituko dituzte Galdakaon 1,1 milioi euro bideratuz

Oinezkoen segurtasuna eta mugimendua lehenetsiko du Udalak esku-hartze hauekin // Galdakaoko Udala

Bilbo, Sollube eta Muguruko landaren alboko kaleak berrituko ditu Galdakaoko Udalak. Besteak beste, errepideak eta espaloiak berritu, irisgarritasuna hobetzeko bien arteko maila berdindu, argiteria, seinalitika eta hiri altzariak berritu, eta zenbait aparkaleku berrantolatuko dituzte, hala nola, Mugurun eta Bilbo kalean.

“Lanen helburua erdigune atseginagoa lortzea izango da, oinezkoen segurtasuna eta mugimendua lehenetsiz”, diote udal ordezkariek. Aurreikuspenen arabera lanak udazkenean hasiko dituzte. Udaleko hirigintza eta kontratazio zerbitzuak jada lanean daude eta uda ostean enpresek eskaintzak aurkezteko epea zabalduko dute.

Bilbo kalean eskumako aparkalekuak zeharka mantenduko dituzte, baina atzerako martxarekin // Galdakaoko Udala

Guztira 1,1 milioi euro bideratuko dituzte lan horiek egiteko: 580.000 euro Muguruko landaren alboko kalea berritzeko; 296.000 euro Bilbo kalea berritzeko; eta 231.000 euro Sollube kalea berritzeko. Udalak Bizkaiko Foru Aldunditik diru-laguntza jasoko du. Biharko osoko bilkuran onartuko dute diru-laguntza hori jasotzea.

Sollubeko kale-itsua ere berrurbanizatuko dute // Galdakaoko Udala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak