Bideoa / Eskolara bizikletaz joateko Bizi-busa ekimena aurkeztu dute gaur Galdakaon

Bizi-busa proiektua aurkeztu du gaur Galdakaoko Txirrindulari Elkarteak, Udalarekin eta Udaltzaingoarekin elkarlanean. Helburua da ikasleak eskolara bizikletaz joatea eta gaur arratsaldean proba pilotu bat egin dute, Udaltzaingoak babestuta. Hain zuzen ere, ibilbidea hasi aurretik udaltzain batek bide segurtasunerako oinarrizko irizpideak azalduko dizkie haurrei. Igor Anton ekimenaren sustatzaileetako batek ekimena zertan datzan azaldu digu.