→Galdakao

‘Bidegorria Galdakaora Orain’ aldarrikatzeko urteko lehen martxa antolatu dute larunbatean

Biziz Bizi plataformakoek XIV. Bizi Martxa antolatu dute larunbat honetan Bilbotik Galdakaora Ibaizabaleko bizikleta zeharkaldi segurua eskatzeko. 2023ko lehen irteera da, eta hamalaugarrena guztira.

Hitzordua urtarrilaren 28an izango da, 11:00etan, Bilboko Foru Aldundiko eraikinaren aurrean (Kale Nagusia 25, Bilbo). Bertatik ibilbidea egingo dute txirrindulariek (poliziak eskoltatuta) Galdakaoraino: Bilbo-Etxebarri-Basauri-Galdakao. Ibilbidea hiru ordukoa izango da eta espero dute 14:00etan helmugan egotea.

“Itsasadarreko bidegorria gauzatzea lortu genuen, Zorrotza eta Barakaldo lotzea lortu genuen eta Bilbo eta Basauri arteko bidegorria berehala egingo dute, azaldu dute Biziz Bizi plataformatik. Iazko azaroaren 28an Asier Iragorri Basauriko alkatea eta Imanol Pradales Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Diputatuak Bolueta eta Basauri lotuko dituen bidegorriaren inguruko prentsaurrekoa eskaini zuten Basauriko udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Egun hartan adierazi zuten arabera, 2024an inauguratuko dute Hego uribeko bidegorri hau, 2,2 milioi euroko inbertsioarekin.

Larunbat honetako bizikleta martxan, aurrekoetan bezalaxe, kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da eta Biziz Bizitik iragarri dute ibilbidea Metroko eta Euskotreneko 3. lineako zenbait geltokitatik igaroko dela.

Basauri eta Bilbo lotuko dituen bidegorria 2024an zabalduko dute, ondo bidean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak