Datorren azaroaren 25 eta 26an urteko janari bilketa nagusia egingo du Bizkaiko Elikagai Bankuak eta boluntario bila dabil elikagaiak eskuratzeko. Galdakaon 8 dendatan biltzen ari dira produktuak: Eroskiko 3 dendatan, BMko beste 3tan, Lidleko 1ean eta Mercadonan.
Saltoki horietarako boluntarioak behar dituzte eta txandak hiru ordukoak izango dira (supermerkatuak zabalik dirauten bitartean). Horretarako, sustatzaileek lehenbailehen izena emateko eskatu dute colectas@bancali-biz.org helbide elektronikora idatziz edo 944 499 258 zein 946 053 779 telefono zenbakietara deituz. Gaurtik aurrera izena eman daiteke webgune honetan ere.
