→Galdakao

Grafikoak | Galdakaoko biztanleria: ez aurrera, ez atzera

Hego Uribeko udalerri handien hurrenkeran Galdakao dugu. Gaur egun 29.429 biztanle ditu Galdakaok, eta azken urteetan ez du aldaketa nabarmenik jaso Eustaten datuen arabera. Azken 20 urteetan biztanleria kopurua maila bertsuan mantendu da: 2001ean, adibidez, 29.358 herritar zeuden erroldatuta Galdakaon. 2017tik 2020ra bitartean 72 biztanle berri izan zituen herriak, baina 2020tik 2021era 64 galdu ditu.

Biztanleria zenbateko antzekoetan mantendu arren, herritarren mugimenduak ere ohikoak dira eskualdean, baita Galdakaon ere. Gurera bizitzera etorri diren herritar asko daude gure artean, eta baita Galdakaotik kanpo beste herri, autonomia erkidego edota beste herrialde batera joan direnak ere. Galdakaoren kasuan, azken urtean 941 herritar berri erroldatu dira herrian, eta kontran, 956 herritarrek Galdakao utzi dute beste herri edo herrialde batera bizitzera joateko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak