Sareak

☉ Galdakao

Galdakaoko Elexalde Institutuak Europako proiektuak gauzatzen jarraituko du 2027ra bitartean

|

Erasmus+ proiektuan parte hartuko duten Elexaldeko ikasleak // Elexalde BHI

Galdakaoko Elexalde Institutuak Erasmus+ akreditazioa jaso du Eskola Hezkuntzan, Unibertsitate Ministerioaren eskutik. Egiaztagiri horri esker, Elexaldeko ikasleek eta irakasleek Europako hezkuntza-proiektuetan parte hartzen jarraituko dute 2027ra bitartean, Europako hainbat ikastetxetako metodologiak eta ikasleen mugikortasunak behatuz. “Horri guztiari esker, alde batetik, ikasleek beren hizkuntza-gaitasuna garatuko dute eta, aldi berean, beste herrialde batzuetako kultura ezagutuko dute. Eta beste aldetik, irakasleek irakaskuntzaren kalitatea hobetuko duten lan-metodologia batzuekin ere harremanetan jartzeko aukera izango dute”, diote Elexalde Institutuko ordezkariek.

Erasmus+ akreditazioaren bidez, epe ertain eta luzerako helburuak garatuko dituzte Elexalde Institutuan: “Hobekuntza-ildoak ezarriko ditugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan, baita ikastetxeko antolaketan ere”, diote. Ildo horretan, Institutuan internazionalizazioa sustatuko dute, IKTen erabilera modu aktiboan eta inklusiboan indartuko dute, ingurumenaz jabetuko dira, herritarrak, boluntarioak eta lankidetza bezalako balioak landuko dituzte, edota Memoria Historikoaz jabetzeko balio demokratikoak indartuko dituzte. “Hori guztia ikasleek beren ikaskuntza-prozesuaren ardura dutela”, diote.

Alemania, Polonia eta Serbiarekin elkartrukeak

Erasmus+ proiektuaren barruan parte hartzen duten ikastetxeek elkartrukeak egiten dituzte Europako beste ikastetxeekin. Elexalde Institutuaren kasuan, 2022-2023 ikasturtean Berlingo (Alemania), Varsovia (Polonia) eta Serbiako hiru ikastetxeekin egingo dute elkartrukea DBH 3. mailako ikasleek: “Ikasturte honetan Elexalde Institutuak herritar aktiboak izateko proiektua garatuko du. Proiektu horretan, Varsovia, Berlin eta Serbiako hiru ikastetxeetako ikasleekin batera, herritar aktiboak izatearekin lotutako jarduerak landuko dituzte”, diote Elexaldeko arduradunek: “Elkartzen gaituen Aintzinako Greziako kultura demokratiko ondarea ezagutuko dugu bizipenak elkarrekin trukatuz, balore eta printzipio unibertsalak geureganatzeko helburuarekin”.

Era berean, Institutuko ordezkariek adierazi dute DBH 3. mailako Elexaldeko ikasleek boluntario-lanetan ere jardungo dutela herriko elkarteekin batera. Eta bestetik, Elexaldeko bi irakaslek, job shadowing delakoaren bidez, Varsoviako ikastetxean ikasiko dute ikastetxe horretan aplikatzen duten metodologia, “ondoren gure ikastetxean barneratu ahal izateko”, diote. “Horrek guztiak kalitate-bermea emango dio ikastetxeari. Izan ere, Erasmus+ proiektuaren bidez jardunbide egokiak geureganatzeak parte hartzen dugun ikastetxeen errealitatea hobetuko du”, diote Elexaldeko ordezkariek.

2018. urtean hasi zen Elexalde Institutua Europako proiektuak garatzen. Bi ikasturtez, 2021era arte, ‘Discover and share your identity mark’ izeneko proiektua egin zuten Galdakaoko ikasleek eta irakasleek Greziako Katerini ikastetxearekin. “Esperientzia paregabea eta ahaztezina izan zen, eta orain eman diguten Erasmus+ akreditazioarekin nazioartekotzeko bideak indartuko ditugu Elexalde Institutuan”, diote.

☉ Galdakao

Metroko tunelak egiteko zulatze-lanak Aste Santua ostean hasiko dituzte Galdakaon

|

Suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean // Geuria

Metroaren 5. Linea eraikitzeko lanak hasi dituzte Basaurin, Galdakaon eta Usansolon. Momentuz langileak lurra aztertzen eta prestaketa lanak egiten ari dira. Usansoloren kasuan, Puentelatorre Bidea erabat itxita egongo da lau urtez ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, “Puentelatorre zubitik Unkinara arteko tartean”.

Galdakaon, tunelak egiteko lanak Aste Santuan hasiko dituztela adierazi du Udalak: “Orduan hasiko dira lurra zulatzen, bideak ixten eta kamioien joan-etorria handitzen”.

Hain zuzen ere, suhiltzaileen eraikina zenaren ondoan, Lapurdiko aparkalekuan eta Agirre Lehendakaria plazaren inguruan, Bengoetxeko Ostalaritza Eskolaren atzealdean, eta Olabarrietan izango du eragina obrak.

Suhiltzaileen eraikina zegoen gunea izango da lanerako eremu handietako bat, “baina, kasu honetan, ez du eragin handirik izango herritarrengan”, diote udal ordezkariek. Hasteko suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute, eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean, “Usansoloko makinak egindako zuloarekin bat egin arte”.

Galdakao erdigunean, Lapurdiko aparkalekuan eragina izango dute lanek, eta baita Agirre Lehendakaria plazaren inguruan Metroak izango dituen bi sarreren guneetan ere: plazan bertan haurreskola ondoan, eta Euskadi kaleko etxe berrien ondoan.

“Eragin handiena, halere, Bengoetxen izango da. Metroak Ostalaritza Eskolaren atzealdean geltokia izango du eta beraz, eraikitze lanak nabarituko dira. Baita hortik gertu, Sixta Barrenetxea ondoko aparkalekuan ere, lanek irauten duten artean bertan egongo baitira obren beharretarako kasetak. Lurra ateratzea eta kamioien joan-etorria etengabea izango da inguru horretan zulatze lanak hasten direnean. Errail bat moztu egingo da kamioiak N-634tik sartu eta irten daitezen, herrira sartu barik, eta horrek asko txikituko ditu kalteak”, diote udal ordezkariek.

Aperribaiko geltokia Olabarrietan egongo da. Lanak egiten diren bitartean N-634 errepidera zuzenean joateko bidea moztuta egongo da eta oinezkoek altueran jarritako pasabide bat izango dute autobus geltokira joateko.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Aperribai / Korrika 23 / 2024

|

Aperribaitik agurtu dute 23. Korrika Galdakaon. Hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakao / Korrika 23 / 2024

|

Usansolotik galdakaora iritsi da 23. Korrika. Jendetza batu da lekukoari ongi etorria emateko eta hainbat argazki publikatu ditugu GEURIAn. Eta hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Galdakaon jendetza batu da 23. Korrikari ongi etorria emateko

|

Usansolok lekukoa eman dio Galdakaori 23. Korrika. Euskararen aldeko lasterketa iritsi artean bertan izan gara!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Korrika Txikiak Galdakaoko kaleak hartu ditu zirrara betean

Korrika Txikia egin dute gaur goizean Galdakaon Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek

|

23. Korrikak hasi du bere bidea Euskal Herrian. Bigarren egun honetan Iparralden jarraitzen du lekukoak eta Nafarroara igaroko da arratsaldean. Bitartean, Hego Uribe eskualdean, euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin bat egiteko ekimenak antolatu dituzte. Gaur goizean Korrika Txikia egin dute Galdakaoko Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek, eta hauek GEURIAn jaso ditugun irudiak:

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri