Sareak

☉ Galdakao

Ekaina amaieran zabalduko dute Elexaldeko igerilekuetako taberna berria

Galdakaoko Elexaldeko tabernak ateak zabalduko ditu ekainaren amaieran, 20 urte baino gehiago itxita egon ostean, hainbat aldaketa nabarmenekin

|

Iñigo Hernando, Amets Iturbe eta Asier Egiraun, tabernaren aurrealdean // Geuria

Galdakaoko Elexaldeko tabernak ateak zabalduko ditu udan, 20 urte baino gehiago itxita egon ostean, hainbat aldaketa nabarmenekin. Momentu honetan, udarako 62 egun falta direnean, langileak ikus daitezke eraikinean, barrualde zein kanpoaldeko lanak egiten. “Uda honetan berreskuratuko dugu galdakoztarrek aspalditik faltan izan dugun leku bat: Elexaldeko igerilekuetako taberna”, azaldu du gaur goizean Asier Egiraun Galdakaoko Udaleko Hirigintza zinegotziak Iñigo Hernando alkatea eta Amets Iturbe Kirol zinegotziarekin obretan zehar ibilbidea egin duten bitartean.

“Taberna identitario polita zena irisgarriagoa bihurtu dugu proiektu honen bidez, leku guztietan zabaltasuna sortuz” azaldu du Egiraunek. Udalak espazioa irisgarriagoa bihurtu du sarreran igogailu txiki bat ipiniz. Barrualdean, igarobide luze eta estuak zirenak espazio zabal eta argitsuetan bihurtu dituzte, eta taberna sarrerara hurbildu dute.

Tabernako barra // Geuria

Barrualdean tabernarako espazio handia eta jantokia egiteko aukera dago, guztiz hornitutako sukaldearen ondoan. Bestalde, kanpoaldean terraza bi prestatu dituzte, igerilekuetara begira. “Gutxi falta da obra hauek amaitzeko”, adierazi du Hirigintza zinegotziak: “Terrazak ia prest ditugu eta barrualdeari azken ukituak falta zaizkio”, gehitu du.

Sarrerako espazioa, handituta // Geuria

Eskaintza kulturalak, hilero

Lanak egin ahal izateko aurrekontua 800.000 eurokoa izan da, BEZa kanpo. “Leku oso sinbolikoa da herriarentzat Elexaldeko igerilekuetako taberna”, definitu du Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak. “Tabernako zerbitzuen artean eskaintza kulturalak egingo dira bertan, hilean behin gutxienez eta horrek beste kutsu bat emango dio inguru honi eta urte osoan zehar zabalik egongo da herritarrentzat”. Alkateak gehitu du bertan arituko diren langileak elebidunak izango direla.

Baldintzak prestatuta daude eta Bideragarritasun Plana sinatuta dago: “800.000 euro bezalako inbertsioak egiten direnean beharrezkoak dira Bideragarritasun Planak”, argitu du Egiraunek. “Horren arabera, kanona ezarri behar da”. Datorren hilabetean lizitatzailearen atarian agertuko dira baldintzak eta enpresek euren eskaintzak egin ahal izango dituzte. Enpresa aukeratuak 2.500 euroko gutxieneko kanona ordaindu beharko dio Udalari eta oinarrizko azpiegituren gainean ekarpenak egin ahal izango ditu: sukalderako tresneria, terrazetan karpa ipintzeko aukera…

Elexaldeko taberna leku estrategikoan dagoela azaldu dute udal ordezkariek, asteburuetan “mugimendua” dagoelako zonaldean: Lanbide Heziketa zentroa, institutua, igerilekua, futbol eta atletismo pista, mendirako bidea…

Terrazak // Geuria

☉ Galdakao

Programa | Mozoilo Eguna Galdakaon

Aurtengo edizioan Gela Erronkak bat egingo du zapatuko programazioan. Everesting eta Viverorako haur eta helduen martxak antolatu dituzte zapatuan

|

Galdakaoko artzai txakurren erakustaldia, iaz // Geuria

Asteburu honetan, ekainaren 2tik 4ra, Galdakaoko Mozoilo Egunaren 6. edizioa ospatuko dute. Hainbat jarduera prestatu dituzte eta aurten, berritasun modura, Galdakaoko Udalak eta GELA Txirrindularitza Elkarteak antolatutako Gela Erronkarekin bat egin du programazioak ekainaren 3an (zapatua), besteak beste.

Ekimen azpimarragarrien artean barikuko Kurtzeko esku-pilota partidak, zapatuko Mozoilo bazkaria eta domekako dantza alardeak eta artzai txakurren erakustaldia ageri dira aurtengo egitarauan. Musika eta festa ez da faltako datozen hiru egunetan.

Egitaraua | Mozoilo Eguna 2023

Ekainak 2, barikua

16:30 Primietara jolasa, Kurtzea frontoia
17:30 Esku pilota partidak, Kurtzeko frontoia
20:30 Galdakao Kantari, Kurtzeatik

Ekainak 3, zapatua

04:30 Gela Erronkako ‘Everesting’ kirol-probaren hasiera. Ekimen solidarioa.
10:00 Spinning solidarioa, Gandasegiko patioan
12:00 Igoera txiki eta herri igoera Viverora bizikletaz, Ardantza parketik
13:00 Dacapo Musika Bandaren kontzertua, kalez kale
15:00 Mozoilo bazkaria
17:00 EinGo erromeria, Kurtzeko plaza
17:00 Gynkana eta martxa txikia, Ardantza parkea
20:00 Martxatxiki, kalez kale eta Everesting probaren amaiera
20:45 Kalejira musikatua

Ekainak 4, domeka

11:00 ‘Pilota Plazara’ ekimena, gaztetxoekin, Iturrondo plaza
11:30 Artzai txakurren erakustaldia, Ardantza parkea
12:00 Dantzari txikien alardea, kalez kale
17:00 Dantzari txikien alardea, Santi Brouard enparantza
18:00 ‘Pilota Plazara’ ekimena, helduekin, Iturrondo plaza

Osorik irakurri

☉ Galdakao

BIDEOA | Ainhoa Agirregoikoa (EAJ Galdakao): “Sei zinegotzi mantendu ditugu; datu inportantea da guretzako”

2019ko hauteskundeekin alderatuta, 483 boto galdu ditu EAJk, baina eserleku kopuru bera izango dute

|

EH Bilduk botoetan eta zinegotzi kopuruan irabazi du Galdakaon. Jeltzaleek, berriz, 2019ko hauteskundeekin alderatuta, 483 boto galdu dituzte, baina eserleku kopuru bera izango dute. “Sei zinegotzi mantendu ditugu; datu inportantea da guretzako”, azaldu du Ainhoa Agirregoikoa zerrendaburuak.

Alkategaiak eskerrak eman nahi izan dizkie galdakoztarrei eman dieten konfiantzagatik. “Udaletxean jarraituko dugu lanean, jo eta ke: lau urte ditugu aurretik, lan egiteko eta galdakoztarrentzako gauzak lortzeko”.

#M28 | Galdakao | EH Bildu garaile da alde handiz; Iñigo Hernando, alkate

Osorik irakurri

☉ Galdakao

BIDEOA | Iñigo Hernando (EH Bildu Galdakao): “Pozik egoteko moduko eguna da gaurkoa”

Emaitzak oso positiboak izan dira Galdakaoko EH Bildurentzat. 9 zinegotzi lortu dituzte, EAJk baino 3 gehiago

|

Emaitzak oso positiboak izan dira Galdakaoko EH Bildurentzat. Iñigo Hernando buru, koalizio ezkertiarrak 5.383 boto lortu ditu, EAJk baino 1.737 gehiago. Horrela, 9 zinegotzirekin helduko da Hernando Udalera, EAJren 6ren aldean.

“Eskertzekoa da jentearen babesa”, onartu dio zerrendaburuak GEURIAri. “Ikusiko dugu nola amaitzen den guztia, baina, printzipioz, itxura ona dauka: pozik egoteko moduko eguna da gaurkoa”. Hernandok EH Bilduk izan duen botoen hazkunde orokorraz ere jardun du: “Bagenekien joera goranzkoa izango zela, eta, agian, horrelako gauzak gertatu zitezkeela Bizkaian, ez bakarrik Galdakaon”.

#M28 | Galdakao | EH Bildu garaile da alde handiz; gobernua, erabakitzeke (% 93)

Osorik irakurri

☉ Galdakao

#M28 | Galdakao | EH Bildu garaile da alde handiz; Iñigo Hernando, alkate

#M28 | Galdakao | Udal hauteskundeak 2023 | Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.

|

EH Bilduk irabazi ditu alde handiz hauteskundeak

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Programa | Olabarrietako jaiak 2023

|

galdakao olabarrieta jaiak
Olabarrietako jaiak izango dira maiatzaren 26tik 28ra // Artxiboa

Olabarrietako jaiak izango dira maiatzaren 26tik 28ra bitartean. Jai Batzordeak 20 jarduera antolatu ditu: mus txapelketa, erromeriak, gastronomia lehiaketak eta herri kirolak, besteak beste.

Olabarrietako jaiak 2023

Maiatzak 26, barikua
18:00 Jaien hasiera, txistularien kalejira
18:00 Mus txapelketa
18:30 Txokolatada, Olabarrietako Nagusien Elkartearen eskutik
20:00 Erromeria: LOWE bikotea
23:00 Gaupasa Crespo SH DJrekin

Maiatzak 27, zapatua
11:00 Kalejira txistulariekin
12:00 Lehen jaunartzeko meza, agurra eta dantza emanaldia MIREN ERREGINA Taldearekin.
13:00 Hamaiketakoa auzoko nagusientzat Pertsona Nagusien egoitzan
18:30 Herri kirolak eta Euskal Kultura umeentzat Urperen eskutik
18:45 Tortilla txapelketa
20:15 Tortillen aurkezpena
20:30 Sardinada herrikoia
20:30 Tortilla txapelketako sari banaketa
20:45 Erromeria Crespo SH DJrekin
23:45 Gaupasa, PERY & GROSS

Maiatzak 28, domeka
11:00 Kalejira txistulariekin
13:00 Igeltoka txapelketa
13:00 Kalejira-kantujira Kilometro-Kanturen eskutik
18:00 Jaien amaiera

Osorik irakurri