→Galdakao

Programa | Artzain txakurren topaketa, bertsolariak eta erromeria antolatu dituzte Elexaldeko jaietan, Galdakaon

Artzain txakurren topaketa izango da Elexaldeko jaietan, besteak beste // Geuria

Elexalde auzoko jaiak izango dira asteburuan, Galdakaon. Besteak beste, kultur irteera, artzain txakurren topaketa, umeentzako jolasak eta erromeria antolatu ditu Goiko Elizako Batzarra kultur elkarteak, Udalaren laguntzarekin.

ELEXALDEKO JAIAK 2022 | PROGRAMA

Urriak 1-2

Urriak 1, larunbata
08:30 Kultur irteera udaletxetik Xabier Orue-Etxebarriaren eskutik, eta Ganguren Mendi Taldearen laguntzarekin
09:00 Kalejira auzotik
10:00 Artzain txakurren nazioarteko VI. Topaketa
11:00 Hamaiketakoa jai esparuan
13:00 Sokadantza Andra Mari Dantza Taldearekin
13:30 Inguruko fruta, barazki eta produktuen enkantea, Eguzkik animatuta
14:30 Trikipoteoa
15:00 Herri bazkaria herriko txoko eta taldeekin
16:30 Musika eta bertsolariak
17:00 Umeentzako herri-jolasak
17:30 Herri kantak Fernando Llamosasekin
18:00 Musika-emanaldia elizako atarian
19:00 Erromeria jai esparruan

Urriak 2, igandea
13:00 Meza Elexaldeko hildakoen oroimenez

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak