Meltxor, Gaspar eta Baltasar Galdakaon daude jada. Gabone Izarrak gidatuta, Kurtzeko plazara heldu dira eta bertan herritarrak agurtzen ari dira. Aurten ez dute kalejirarik egingo, baina ez dute aukera galdu izan nahi galdakoztarrekin tarte bat aurrez aurre egoteko eta euren gutunak jasotzeko.
