→Galdakao

Errege Magoen Kabalgata egokitua, txokolatada eta janari bilketa prestatu dute Galdakaon

Galdakaon Errege Magoen Kabalgata prestatu du Argizai Estaut Taldeak udaletxetik Bengoetxera

Errege Magoen Kabalgata, 2019an // Geuria

Jakina denez, datorren urtarrilaren 5a Errege Magoen Gaua dugu eta hainbat jarduera prestatu dituzte eskualdean. Galdakaon Kabalgata “egokitua” prestatu du Argizai Estaut Taldeak udaletxetik Bengoetxera, Gabonek gidatuta.

Ibilbidea Galdakaoko udaletxean hasiko dute 18:00etan eta Juan Bautista Uriartetik, Zamakoatik eta Bizkai kaleetatik igaro ostean Belenera iritsiko dira Errege Magoak (kiroldegia). Hortik Bengoetxeko elizako tronuetara joango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar eta bertan aldarrikapen eszena antzeztuko dute. Gainera, herri osoarentzako txokolatada prestatuko dute Bengoetxeko Auzo Elkartekoek bertan.

Ibilbidea egokitua izango da aisialdi inklusiboagoa sortzeko helburuarekin eta Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGEk) janari bilketa antolatu du Kurtzeko plazan bertan.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar, Arrigorriagan, 2021ean // Geuria

Egitaraua | Hego Uribeko Errege Magoak 2022

Urtarrilaren 5eko goizean harrera egingo diete Erregeei Basauriko Social Antzokian. Arrastian kabalgatak eta epifaniak antolatu dituzte eskualdeko hainbat herritan: Kabalgatak Basaurin, Galdakaon eta Etxebarrin prestatu dituzte eta epifaniak Arrigorriagan eta Ugaon. Zaratamoko harrera, urtero lez, Arkotxako frontoian prestatu dute.

Urtarrilak 5, osteguna

11:00 Errege Magoei harrera Basauriko Social Antzokian

17:30 Errege Magoen kabalgata Etxebarriko Kultur Etxetik frontoira

18:00 Errege Magoen kabalgata Basauriko Social Antzokitik

18:00 Errege Magoen Kabalgata Egokitua, Galdakaon

18:00 Errege Magoak Zaratamoko Arkotxako frontoian

18:30 Epifania Ugaoko Herriaren enparantzan

19:00 Epifania Arrigorriagako udaletxeko plazan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak