☉ Galdakao
Eskola materialerako diru-laguntzak eskainiko ditu Galdakaoko Udalak, EAJk hala eskatuta
Alderdi jeltzalearen arabera diru-laguntza horiek 2023-2024 ikasturteko eskola materialerako izango dira, Udalak EAJk udal aurrekontuetan egindako zuzenketak onartu ostean
Galdakaoko Udalak diru-laguntzak eskainiko ditu 2023-2024 ikasturteko eskola materialerako, Udalak EAJk udal aurrekontuetan egindako zuzenketak onartu ostean: “Gure udalerriko familien artean eskola-materialaren prezioen igoeraren eragina arinduko duen neurria eta beste laguntza batzuk osatuko dituena”, izan dira Ainhoa Agirregoikoa EAJko bozeramailearen berbak.
“Emendakinen bidez aurkeztu zuten proposamena EAJtik”, azaldu diote udal ordezkariek GEURIA komunikabideari. “Gobernu taldeak oposizioaren hainbat proposamen txertatu ditu aurrekontuetan eta horietako bat eskola materialerako diru-laguntzak dira”. Hala ere, eta aurrerapausuak “ahalik eta lasterren” egiten ari direla azaldu arren, diru-laguntza horiek jasotzeko data zehatza “ezin dutela momentuz zehaztu” esan dute gobernu taldetik.
Bestelako proiektuak oposiziotik
Eskola materialerako diru-laguntzaz gainera, Agirregoikoa auzoetan irisgarritasun eta hobekuntzan inbertitzen jarraitzearen alde agertu da, eta Galdakaoko aparkalekuen gabeziaren arazoari zein haurrentzako parkeak estaltzeko proiektuak abiarazteko prest agertu da, irisgarritasuna alde batera utzi barik: “Beharrezko hobekuntzak proposatzen ditugu gehieneko guneetan, hala nola, Zubiaurretarrenetik Elkanorako hiri-igogailua eraikitzea, Iberluzeko aparkalekua eta parkeetako haurren estaldurak egitea”, azaldu du.
☉ Galdakao
Argazkiak / Galdakaoko Gorantza Futbol Taldeko emakume aitzindariei omenaldia
Duela 57 urte, 1967ko irailean, aitzindari izan ziren Galdakaoko zenbait emakume: herriko emakumeen lehen futbol taldea sortu zuten, Gorantza Futbol Taldea.
Gaur, ia sei hamarkada ostean, omenaldia egin diete Galdakaoko Udalak eta Galdakao Futbol Klubak Santa Barbara futbol zelaian.
Honakoak izango dira omenduak: Eguzkiñe Loroño, Pili Moreno, Blanqui Goiri, Emili Suarez, Amaia Garay, Eguzkiñe Garay, Rosario Etxabe, Maribel Saratxaga, Marieli Aurtenetxe, Maria Angeles Yarritu, Henar Yarritu, Maria Jesus Urgoiti, Belen Urgoiti, Virginia Gonzalez Ramos, Mari Carmen Alvarez eta Maria Pilar Torres jokalariak, Miguel Caballero entrenatzailea, eta Koldo Tutor eta Arturo Maza laguntzaileak.
Omenaldia eta gero, Galdakao Futbol Taldeko eta Athleticeko jokalari ohiek partida jokatu dute.
☉ Galdakao
Bideoa / Petankan jolastea Galdakaoko jaietan: hobeto ajearekin ala ajerik gabe?
Petanka adinekoentzat soilik dela gezurtatu dute Galdakaoko jaietan. Atzo kuadrillen arteko Petanka Txapelketa antolatu zuten Zuhatzun eta 36 kuadrillak hartu zuten parte, gehienak gazteez osatutakoak. Santi Vincente Euskadiko Petanka Federazioko lehendakariordearekin eta atzoko irabazleekin berba egin genuen: Dekantzekoz kuadrillako Unairekin (txapeldunak) eta Antzeko kuadrillako Ainararekin eta Endikarekin (bigarrenak).
☉ Galdakao
Argazkiak / Dekantzekoz kuadrillak irabazi du Galdakaoko jaietako Petanka txapelketa
Petanka txapelketa izan da gaur Galdakaoko jaietan. Guztira 36 kuadrillak hartu dute parte eta aurten irabazle izan da Dekantzekoz, bigarren sailkatu da Antzeko eta hirugarren Mussularik Gabe.
☉ Galdakao
Argazkiak / Oheak ajea pasatzeko bakarrik ez, lasterketak egiteko ere erabiltzen dituzte Galdakaon!
Atzo hasi ziren aurtengo Santakurtzak, eta gogotsu ekion zioten jaiari galdakaoztarrek. Gaur, bigarren egun honetan, oheak kalera atera dituzte, errepidera, eta ohe lasterketak irudi dibertagarri bezain ikusgarriak utzi dizkigu.
☉ Galdakao
Bideoa / Nork irabaziko du Limoi Saria Galdakaoko jaietan? Inkesta egin dugu!
Atzo hasi ziren Galdakaoko jaiak eta bertan izan ginen GEURIAko kazetariok. Kuadrillen desfilea bitartean inkesta egin genuen gazteekin: Zein kuadrillak irabaziko du aurtengo santakurtzetarako sortu berri duten Limoi Saria? Eta zeinek kenduko dio txapeldunaren lekua Patxikuri?