→Galdakao

‘Etxeko Plaza’ zikloko atzeratutako kontzertuak asteburu honetan izango dira, Galdakaon

Otsailaren 18an eta 19an izango dira kontzertuok Torrezabalen: Bohemian Soul, Bad Moon Covers, Calathea eta Hellydays alde batetik, eta Enekoguitarraflamenca, Sonic free Station eta Now ninah bestetik.

Argazkiak: Bohemian Soul, Hellydays, Sonic Free Station

Galdakaoko musika talde, musikari, sortzaile eta konpositoreak ezagutarazteko eta ikusarazteko ‘Etxeko Plaza’ zikloa sortu zuen abenduan Udalak. Hiru egunetan kontzertuak antolatu zituzten, baina pandemiaren bilakaera zela eta, bi eguneko emanaldiak atzeratu egin behar izan zituzten. Orain, egoerak hobera egin duela, bi eguneko kontzertuetarako data berriak iragarri ditu Udalak: otsailaren 18an eta 19an izango dira kontzertuok Torrezabalen 19:30ean, sarrera doan.

Ostiralean Bohemian Soul, Bad Moon Covers, Calathea eta Hellydays taldeen kontzertuak izango dira, eta larunbatean Enekoguitarraflamenca, Sonic free Station eta Now ninah igoko dira Torrezabaleko agertokira.

Kontzertuetarako sarrera doakoa da. Torrezabaleko txarteldegian, webgunean eta leihatilan (kontzertua hasi baino ordubete lehenago) jaso ahal izango dituzte interesdunek sarrerak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak