→Galdakao

EGA eta B2 azterketak prestatzeko ikastaroa, Galdakaoko Udal Euskaltegian

Udako ikastaro trinkoetan matrikulatzeko epea zabaldu du Galdakaoko Udal Euskaltegiak. EGA eta B2 azterketak prestatzeko ikastaro berezia ere eskainiko dute.

Udako ikastaro trinkoetan matrikulatzeko epea zabaldu berri du Galdakaoko Udal Euskaltegiak. Ikastaroak uztailaren 2tik 25era eta irailaren 3tik 27ra bitartean izango dira. Matrikulatzeko epea irekita dago ekainaren 29ra arte uztaileko ikastaroetarako eta uztailaren 6ra arte iraileko ikastaroetarako. Ikastaro trinko hauek 90 ordukoak dira eta prezio bakarra, 110,40 eurokoa (iazko berbera).

Era berean, EGA eta B2 azterketak prestatzeko ikastaro berezia eskainiko dute Galdakaoko Udal Euskaltegian. Irailaren 9tik 29ra bitartean izango da ikastaro hau, eta egunero 3 orduko eskolak izango dira. Ikastaro berezi honetarako matrikulazio-epea zabalik egongo da uztailaren 6ra arte. 50 irakastordu izango ditu eta matrikularen prezioa 63,60 eurokoa izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak