Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldia ariketa antolatu dute eta Galdakaon jarduera mordoa prestatu dituzte ariketa sozialerako, bihartik hasita. Jarduera aipagarrien artean pilota partidak, Sama Txiku Txaranga, Ganguren tabernatik abiatuko den mendi irteera eta Mintzodromoa ditugu, besteak beste.
Gainera, azaroaren 18an, 19an, 25ean eta 26an ‘Tabernan Euskaraz’ lehiaketa egingo dute herriko tabernetan zehar eta sare sozialetan ‘Euskal Leloak’. Euskaraldiak dirauen bitartean ariketa sozialean egindako argazkiei #EuskaraldiaGaldakao traola jartzea eta @euskaradldiagaldakao aipatzea eskatu diete parte-hartzaileei.
Egitaraua | Galdakaoko Euskaraldia 2022
Azaroak 18, ostirala
17:30 Euskaraldiari hasiera, Kurtzeko plazako karpan
17:30 Kotxe ibiltaria, herritik
17:30 Kedada umeekin, Kurtzeko plazako karpan
18:00 Kim magoa, Kurtzeko plazako karpan
19:00 Mozoilo Irratiaren saioa umeekin, Iturrondo plazan
19:00 Pilota partida, Galdakaoko frontoian
20:30 Mozoilo Irratiaren saioa, Gipuzkoa kalean (Somera)
Azaroak 19, larunbata
11:30 Kimikarin, umeentzako zientzia tailerrak, Kurtzeko plazako karpan
17:30 Divenire dantza taldearen tailerra eta erakustaldia, Kurtzeko plazako karpan
20:00 Sama Siku Txaranga, herriko tabernetatik
Azaroak 22, asteartea
19:00 Sex-Sua liburuaren aurkezpena, Euskaraldiako bulegoan (ESAN bulegoaren ondoan)
Azaroak 23, asteazkena
18:00 CD Galdakao – SD Umore Ona futbol partidak, Santa Barbara futbol zelaian
Azaroak 27, igandea
09:00 Mendi irteera, Ganguren tabernatik
12:00 Iñazio Perurena, Kurtzeko plazako karpan
Azaroak 29, asteartea
19:00 Julen Gabiria idazlearen #Mauskaraz hitzaldia, Euskaraldiaren lokalean (ESAN bulegoaren ondoan)
Azaroak 30, asteazkena
10:30 Mintzodromoa, Torrezabal Kultur Etxean
Abenduak 2, ostirala
‘Euskal Leloak’ sari-banaketa, sare sozialetan
19:00 Galdakao kantari eta bertsolariak, herritik
21:30 Amaiera ekitaldia, Kurtzeko plazako karpan
22:00 Gazteluntxa, Kurtzeko plazako karpan
23:00 Oihan Vegaren diskofesta, Kurtzeko plazako karpan
