→Galdakao

Talo-tailerra, herri bazkaria eta baflepoteoa egingo dute Galdakaon, Euskararen egunean

Askotariko jarduerak prestatu ditu Galdakaoko Udaleko Euskara arloak Euskaraldiako herri batzordearen eta herriko hainbat eragileren laguntzarekin Euskararen Egunean

Herri bazkaria Galdakaon // Geuria

Gaur bertan, abenduak 3, askotariko jarduerak prestatu ditu Galdakaoko Udaleko Euskara arloak Euskaraldiako herri batzordearen eta herriko hainbat eragileren laguntzarekin Euskararen Egunean.

11:00etan hasita Talo-tailerra prestatu dute Kurtze tailerran. Segidan, 13:00etan trikipoteoa prestatu dute herriko kaleetatik barrena Taupadak Dantza Taldearen eskutik.

15:00etan herri bazkaria antolatu du Zizpa Gazte Konpartsak. Bazkarian sagardo dastaketa eta Tabernan Euskaraz erronkaren sari-banaketa egingo dute.

17:30etatik aurrera Baflepoteoa egingo dute herri osoan zehar eta 19:45etan Taupadak taldeak ‘Sagarra jo’ abestiaren koreografia eskainiko du Kurtze plazan, Kalakan taldearen kontzertua hasi baino lehen.

Amaitzeko, Gora Herria erromeriak Kurtze plaza girotuko du 22:00etatik aurrera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak