Euskararen Nazioarteko Egunaren harira hamaika ekitaldi antolatu dituzte Galdakaon eta Usansolon Udalak, Bagabiz Euskara Elkarteak, AEKk eta Berbalagunek. Euskararen Eguna abenduaren 3an bada ere, ekitaldiak bi astez luzatuko dira, asteburu honetan hasita. Besteak beste, berbodromoa, bakarrizketak eta kontzertuak antolatu dituzte.
Euskararen Nazioarteko Eguna | Galdakao
2021
Azaroak 27, larunbata
17:00-21:00 Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa Urreta kiroldegian
Abenduak 2, osteguna
09:00 Julen Gabiriaren ‘Han goitik itsasoa ikusten da’ liburuaren irakurketa jarraitua udaletxeko areto nagusian. Parte hartzeko, hezkuntza-euskara@galdakao.eus helbide elektronikora idatzi behar dute interesdunek
Abenduak 3, ostirala
– Euskararen Nazioarteko Eguna. Adierazpen instituzionalaren irakurketa udaletxeko areto nagusian
– 19:00 Bakarrizketa Usansolon: ‘Zorionak Barry Barrez’, Barry Manley
– 19:30-21:00 Galdakao Kantari Mugurutik Torrezabalera
– 20:00-22:00 OstiKda Elektrotxaranga kalerik kale
– 21:00 Kontzertua Torrezabalen: Oxabi
Abenduak 9, osteguna
10:00 Berbodromoa Torrezabalen
Abenduak 10, ostirala
19:00 Bakarrizketa Torrezabalen: ‘Euskañolitis’, Oihan Vega
