☉ Galdakao
Galdakao Futbol Taldeko entrenatzaile eta zuzendariei omenaldia

Iaz 100 urte bete zituen Galdakao Futbol Taldeak klubean izan diren entrenatzaileak eta zuzendariak omendu zituen otsailaren 7an.
Juan Luis Ibarretxe kazetari galdakoztarrak idatzitako liburuaren argitalpenarekin eta omenaldi honekin bukaera eman diote urteurrenari.
☉ Galdakao
Usansolo herri gisa inskribatu ez izanaren aurka helegitea jarri du Galdakaoko Udalak

Lurralde Politikako Ministerioak ukatu egin zuen ekainean Usansolo Bizkaiko 113. udalerria toki-erakundeen erregistroan inskribatzea 5.000 biztanle baino gutxiago izateagatik. Bada, Galdakaoko Udalak helegitea aurkeztu du administrazioarekiko auzi-prozesu bidez, eta Madrilgo Auzitegi Nagusiak tramiterako onartu du.
“Herriak eratzeari buruzko araudia Foruek zehazten dute eta Foru Arauak ezartzen dituen pausoak zehatz jarraitu dira Usansolo udalerri bihurtzeko azken urteotan egin den prozesu osoan. Bestetik, ariketa demokratiko soila da herritarrei hitza eman eta hitz hori errespetatzea, eta usansolotarrek argi adierazi dute udalerri gisa eratu nahi dutela”, adierazi dute udal ordezkariek, eta, “usansolotarren nahia bete dadin eta Usansolo Bizkaiko 113. udalerri gisa behin betiko eratu dadin lortzeko lanean jarraituko” dutela jakinarazi dute.
Usansolo herri gisa eratzea onartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek iazko azaroan. Erabaki hori oinarri hartuta Toki Erakundeen Erregistroan inskribatzeko eskaera egin zuen Usansoloko Kudeaketa Batzordeak, prozesuari amaiera behin betiko emateko eta Usansolo udalerri gisa eratzeko. Baina erregistroak ezetz erantzun zion eskaerari. Orain, Galdakaoko Udalak aurkeztutako helegiteari erantzuna eman behar diote.
Aldundiarekin koordinatuta
Ekainean bertan Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadi Irratian jakinarazi zuen Foru Aldundiak ere helegitea jarriko ziola Lurralde Politikako Ministerioaren erabakiari.
“Bide horretan, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Usansoloko Kudeaketa Batzordearekin batzartu gara uztailean, guztien interesen alde estrategiak koordinatuta aritzeko. Elkarlan horrek fruituak emango dituelakoan dago Udala”, diote udal arduradunek.
☉ Galdakao
Urreta kiroldegiko kantxan aireztapen natural sistema jarriko du Galdakaoko Udalak
Euskal Kopako partidua bertan behera utzi zuten irailaren 15ean Urretako kiroldegiko kantxan sortu zen kondentsazioagatik. Sarreren dirua gaurtik irailaren 29ra arte itzuliko du Udalak

Surne Bilbao Basket eta Saski Baskoniaren arteko ACB Euskal Koparen partida ezin izan zen amaitu irailaren 15ean, ostiralez. Eten egin behar izan zen, Urretako kiroldegiko kantxan sortu zen kondentsazioagatik.
“Bero handiak eragindako kondentsazioak jokalekuko lurra bustitzen zuen, zorua labainkor zegoen oso, eta horrek jokalarien lesio arriskua zekarren. Egoera ikusita, partida bertan behera uztea adostu zuten alde guztiek”, di0te udal ordezkariek. Eragindako kaltea sentitzen du Galdakaoko Udalak eta gaur bertan hasiko da sarrera erosi zutenei dirua itzultzen kiroldegiko sarreran bertan, irailaren 29ra arte: “Partidarako sarrerak erakutsita, berehala itzuliko da ordaindutakoa”, diote.
Obrak Urretan
Urretako kiroldegia handitzeko lanak aurreikusita daudela gogorarazi du Galdakaoko Udalak. Obrak 2024an hasiko dituztela adierazi dute udal ordezkariek, “eta, horien barruan, aurreikusita dago kantxan aireztapen natural sistema jartzea”, diote.
Guztira 1.000 metro karratu berri izango ditu Urreta kiroldegiak, sotoa egokituta eta beste bi solairu berri sotoaren gainean eraikita. “Sotoa aprobetxatu nahi dugu eta aireztatzeko prozesuak hobetuko ditugu. Gainera, igerilekiko zein saskibaloi kantxetako aldagelak berrituko ditugu, eta berriak sortuko ditugu sotoan. Urteetan zehar erabileratik gabeko gunea aprobetxatu nahi dugu”, adierazi zuen iaz Asier Egiraun Hirigintza arloko zinegotziak, Urreta kiroldegia handitzeko proiektuaren aurpezpenean.
☉ Galdakao
Bideoa | Lander Diego (Patxiku): “Beste urte batez txapelketa irabazi dugu eta pozarren gaude!”

Patxiku kuadrillak bere laugarren izarra jantzi du gaur. Galdakaoko jaietako kuadrillen arteko txapelketa irabazi dute eta Lander Diego patxikukidearekin berba egiteko aukera izan dugu jaien amaieran.
☉ Galdakao
Patxiku kuadrillak irabazi du laugarrenez Galdakaoko santakurtzetako txapelketa

Gaur bukatu dira Galdakaoko jaiak. Eta hortaz gaur, 20:30ean, Kuadrillen arteko Txapelketako sari banaketa egin dute. Aurten berriro ere Patxiku kuadrillak kuadrillak irabazi du txapelketa nagusia 570 punturekin.
Laugarren urtez jarraian irabazi du txapelketa Patxikuk: 2018an, 2019an, 2022an eta 2023an.
Bigarren sailkatua izan da Dekantzekoz 550 punturekin eta hirugarren Trikiriki 545 punturekin.
Galdakaoko jaiak 2023
Kuadrillen arteko txapelketa – Sailkapena
1- Patxiku: 570 puntu
2- Dekantzekoz: 550 puntu
3- Trikiriki: 545 puntu
4- Gusak: 525 puntu
5- Antzeko: 505 puntu
6- Beti Berandu: 485 puntu
Sailkapen osoa esteka honetan kontsulta dezakezu.
☉ Galdakao
Bideoa | Galdakaoko kuadrillak indartsu, santakurtzetako Herri Kiroletan

Txandapa kuadrillak antolatzen du urtero santakurtzetan kuadrillen arteko Herri Kirolak. Aurten irailaren 16an, larunbatez, izan dira.