Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritutako Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi Galdakaon izango ditugu abenduaren 23an. Gabonetako bertso-jaialdia antolatu dute Torrezabalen, eta finalista izandakoekin batera, Jone Uria eta Unai Iturriaga ere izango dira Torrezabalgo oholtza gainean.
Bertso-jaialdia 20:00etan hasiko da. Sarrera orokorrak salgai daude 6 euroan; Torrezabalgo bazkideek 4,5 euro ordainduko dituzte; 13 urtetik beherakoek 4 euro; eta 65 urtetik gorakoek, langabeek eta Gazte Txartela dutenek 5 euro.
