Asteburu honetan hasiera emango diete Galdakaoko Gabonetako jarduerei. Hilaren 17tik urtarrilaren 5era arte Gabon kantak, gazteentzako kontzertuak, Olentzero eta Mari Domingi, Haur parkea, Bertso jaialdia, Gabonetako Topaguneak, txu txu trena eta musika emanaldia prestatu dute herrian, besteak beste.
Gabonetako Haur Parkearen kasuan sarrerak 3 euro balio dute eta autobus egokitutako zerbitzua egongo dela nabarmendu dute Galdakaoko Udaletik. Irteerak eta helduerak Usansolon, Aperribain, Bengoetxen eta Ardantza parkean.
Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era Topaguneak prestatu dituzte. Bertan, tailerrak, ginkanak, jolasak eta irteerak prestatu dituzte gaztetxoentzat. Jarduera horietan parte hartzeko 688 883 289 telefono zenbakiaren bidez edo topaguneak@argizai.org helbide elektronikora idatzi beharko dute interesdunek.
Jarduera gehienak Galdakaoko erdigunean eta Usansolon prestatu dituzte txiki, gazte eta helduentzat eta urtero bezala Olentzero, Mari Domingi eta errege magoen bisita izango dute galdakoztar eta usansolotarrek opor berezi hauetan.

Baltasar, 2020ko Gabonetan // Geuria
Egitaraua | Galdakaoko Gabonak 2022
Abenduak 17, larunbata
18:45 Gabon kantak, Usansoloko San Andres elizan
Abenduak 18, igandea
13:00 Musikarekin Hobe kontzertua, Da Capo musika bandak eta Maximo Moreno musika eskolaren eskutik, Torrezabal Kultur Etxean
Abenduak 23, ostirala
17:30 Kalejira Olentzerorekin adinekoen egoitzara, Gorozibain.
18:00 Olentzero eta Mari Domingiren bisita eta ipuin kontaketa, Torrezabal Kultur Etxean
19:00 San Tomas Txiki, Santi Brouard enparantzan
20:00 Gabonetako Bertso Jaialdia, Arkaitz Estiballesen eskutik eta Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Aitor Mendiluze Joanes Illarregi eta Unai Iturriagarekin, Torrezabal Kultur Etxean
Abenduak 24, larunbata
12:00 Olentzero eta Mari Domingiren bisita Aperribaiko Sarrikue egoitzara. Gutunak jasoko dituzte ondoren
12:00 Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria erraldoi eta gaiteroekin, Usansoloko Meatzetan. Segidan, kalejira erraldoi eta gaiteroekin eta umeentzako tailerrak prestatuko dituzte
16:00 Olentzero eta Mari Domingiri harrera Galdakaoko Kurtzeko plazan eta ostean, kalejira Basajaun eta txistulariekin lagunduta
16:30 Kantaldia herriko kaleetan, Usansolon
17:30 Olentzerok eta Mari Domingik opariak banatuko dituzte Usansoloko Unkina plazan
19:00 Olentzero eta Mari Domingiri agurra, Usansoloko Apario Euskara Elkartearen eskutik
Abenduak 26 – urtarrilak 5
10:30 – 13:30 Topaguneak: Sukaldaritza eta eskulan tailerrak, ginkanak eta jolasak (abenduaren 28an izan ezik)
Abenduak 26, astelehena
12:00 – 20:30 Txu txu trena Galdakaoko kaleetatik zehar
Abenduak 27, asteartea
12:00 – 14:00 Txu txu trena, Galdakaoko kaleetatik zehar
16:30 – 20:30 Txu txu trena, Usansoloko kaleetatik zehar
Abenduak 27 – 30
Gabonetako Haur Parkea, Elexaldeko kiroldegian
Abenduak 28, asteazkena
17:00 – 21:00 Topaguneak: Beldurrezko Pasabidea
Abenduak 29, osteguna
20:30 Merina Gris eta Ainhoa Larrañagaren kontzertuak, Torrezabal Kultur Etxean
Abenduak 30, ostirala
10:30 – 13:30 Topaguneak: Irteera City Jumpera
80. hamarkadako jaia, Mozoilo Irratiaren eskutik, Torrezabal Kultur Etxean
Urtarrilak 4, asteazkena
10:30 – 13:30 Topaguneak: Irteera Athletic Tour Museora
Urtarrilak 5, osteguna
18:00 Errege Magoen Kabalgata, Galdakaon
19:00 Errege Magoen Kabalgata, Usansolon
