Gaur eguerdian, 12:30ak aldera larrialdi zerbitzuen abisua jaso dute Basauri parkeko suhiltzaileek. Deiaren arabera, sutea piztu da Galdakaoko Ganguren mendian, Arantzileko basoan. Bertara Basauriko suhiltzaile parkeko hiru ibilgailu eta Foru Aldundiko basozainak hurbildu dira.
Gorka Idirin Basauriko parkeko sarjentuak azaldu digu eguerdiko sargoriak eta haizeak ez dutela batere lagundu sua itzaltzeko lanetan. 16:00ak aldera mendi magalera hurbildu gara eta sua itzaltzearen esperientzia bizi dugu gertutik, azken maniobretan. Kiskalitako gunetik Gangurengo auzotarrak igaro dira aho bete hortz, suhiltzaileen kamioeikin selfieak ateraz.
Zerua ia guztiz eztali da eta haizeak norabidez aldatu du. “18:00etan euria eman dute”, azaldu du diputazioko basozain batek zerura begira. “Horrek lana asko erraztuko digu”. Azken lanak egiten ari zirela, Biberora bueltan, sugar txikiak eztaliz joan dira eta gainontzeko lana euriak berak egin du.
Esan eta egin: 18:00ak aldera sutea kontrolpean zuten suhiltzaileek eta irudi harrigarriak utzi dizkigute. Gaurkoan eukaliptu ugari erre badira ere, ez da kalte materialik ezta giza-kalterik gertatu Gangurenen. Lanak bukatutakoan, basera itzuli dira suhiltzaileak 18:00ak inguruan.
