→Galdakao

Auto bat guztiz kiskali da Galdakaoko Gangurenen istripu bat izan ostean eta gidariak ihes egin du

Gaur 17:45ak aldera auto batek su hartu du Galdakaoko Ganguren-Viveroko Bi-3732 errepidean zuhaitz baten kontrako istripua izan ostean, Viveroko zingiratik gertu. Basauriko parkeko suhiltzaileak heldu direnerako sugar biziak zeuden auto barruan eta suhiltzaileek eta bertako lekuko batzuk Geuriari azaldu diotenez, Galdakaoko udaltzainek ez diete argazkiak egiten utzi komunikabideei “bertan inor egon zitekelako susmoa zutelako”, azaldu du argazkilari batek.

Autoa, guztiz kiskalita // Unai Zabaleta

Gaur 17:45ak aldera auto batek su hartu du Galdakaoko Ganguren-Viveroko Bi-3732 errepidean zuhaitz baten kontrako istripua izan ostean, Viveroko zingiratik gertu. Basauriko parkeko suhiltzaileak eta polizia heldu direnerako sugar biziak zeuden auto barruan eta suhiltzaileek eta bertako lekuko batzuk Geuriari azaldu diotenez, Galdakaoko udaltzainek ez diete argazkiak egiten utzi komunikabideei “bertan inor egon zitekelako susmoa zutelako”, azaldu du argazkilari batek.

Sua itzali dutenean ibilgailuaren barrualdean ez zegoen inor: “Autoak kontrola galdu eta zuhaitz baten aurka kolpea hartu du. Zorionez, ibilgailuaren barrualdean ez zegoen inor sugarrek autoa su bola batean zeukaten momentuan eta gidariak ihes egin omen du”, azaldu du ezbeharra ikusi duen lekuko batek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak