☉ Galdakao
Udan lan egiteko orientazioa emango die Galdakaoko Udalak herriko gazteei
Ekainaren 18an izango da saioa Torrezabalen, doan. Besteak beste, eskaintzen diren lan aukera desberdinak, praktikak eta boluntariotzak zeintzuk diren ezagutuko dituzte gazteek

Uztailean eta abuztuan lan aukerak aurkitzeko orientazioa eta baliabide praktikoak eskaintzeko tailerra antolatu du Galdakaoko Udalak.
Gazteei zuzenduta dago saioa eta ekainaren 18an, asteazkenez, izango da Torrezabalen 19:00etatik 20:30era. Doakoa da.
Tailerrak funtsezko gaiak jorratuko ditu, hala nola, udarako helburu pertsonalen definizioa, lan aukera desberdinen, boluntariotzaren edo praktiken esplorazioa Euskal Herrian zein atzerrian, eta gazte profiletara egokitutako curriculuma prestatzea.
Gainera, udako denboraldian aldi baterako lanpostuak eskaintzen dituzten enplegu atariei, sare sozialei eta enpresei buruzko informazioa eskainiko diete.
“Material ludiko eta operatiboen bidez, topaketaren helburua ez da informazioa ematea bakarrik, baizik eta bertaratutakoak motibatzea ere bai. Izan ere, udako lana ikasteko, harreman berriak egiteko, bidaiatzeko, esperientzia irabazteko eta lagunekin gozatzeko aukera gisa erakustera bideratuko da hitzaldia”, diote udal ordezkariek.
Informazio gehiagorako 688 647 163 telefono zenbakia eta emantzipaziobulegoa@galdakao.eus helbide elektroniko daude gazteen eskura.
☉ Galdakao
Fernando Izagirrek ukatu egin du epaiketan DYAren dirua desbideratu izana
DYAko presidente izan zen garaian (2016-2021) ustez egindako irregulartasunengatik epailearen aurrean deklaratu du Izagirrek. Epaiaren zain dago galdakoztarra

Fernando Izagirre Bizkaiko DYAko presidente ohiak ukatu egin du gobernuz kanpoko erakundearenak ziren 4,75 milioi euro bereganatu izana.
Bere asmo bakarra Kataluniako osasun-garraioaren sektorean DYAren jarduera indartzea zela adierazi du galdakoztarrak epaiketan.
Izaguirrek azaldu zuenez, ez daki “ezertxo ere” kontabilitateari buruz, eta DYAk biltzen zituen 5 milioiko funtsak langile bati eskualdatu zizkion.
Epaiketa azaroaren 4an eta 5ean izan da Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak zazpi urteko kartzela-zigorra eskatu du Izagirrerentzat: 4 urte eta erdi administrazio desleialeko delitu jarraituengatik eta 2 urte eta erdi DYAren egoera ekonomikoa islatu behar zuten dokumentuak faltsutzeagatik.
Izagirrez gain, Juan Diego Gallardo bere bazkidea ere epaituko dute. Gallardorentzat 4 urteko kartzela-zigorra eskatu du Fiskaltzak.
Kekukoek, perituek eta akusatuek deklarazioa eman ostean, epaiaren zain daude.
☉ Galdakao
Galdakaoko Zuhatzu eta N-634 errepidea lotuko dituen zubi berria otsailean zabaltzea aurreikusi dute
Zuhatzu eta N-634 errepidea lotuko dituen zubia jartzeko lanak hasi dituzte Galdakaon. Muntaketa aste batean egingo dute eta ondoren urbanizazio lanak hasiko dituzte

Zuhatzu eta N-634 errepidea konektatuko dituen zubi berria instalatzeari ekin diote gaur, Galdakaon. Egituraren muntaketa aste batez luzatuko da eta gero urbanizazio lanak hasiko dituzte.
Aurreikuspenaren arabera zubi berria otsailean zabalduko dute. Pasabideak bi noranzkoetan izango ditu erreiak, baita alde bietan oinezkoentzako espaloi zabalak ere.
Azpiegitura berri honen eraikuntza Txomin Egileor kalearen berrantolaketarekin bat dator: “Horiek amaitzean, kaleak noranzko bakarreko zirkulazioa izango du. Beraz, zubi berriak Txomin Egileorren izaten diren trafiko pilaketak arinduko ditu eta mugikortasunaren fluxua hobetuko du, Zuhatzurantz eta handik Galdakao zein Bilborantz egiten diren ibilbideak erraztuz”, diote udal ordezkariek: “Zubia eremu horretako mugikortasuna hobetzeko funtsezko elementua izango da”.
Proiektu hau Txomin Egileor eta bere ingurunea berritzeko, lasaitzeko eta modernizatzeko prozesuaren barne dago, eta trafikoaren fluxua eta segurtasuna, eta oinezkoen mugikortasuna hobetzea ekarriko du.
☉ Galdakao
Fernando Izagirre DYAko presidente izandakoaren aurkako epaiketa bihar hasiko da
Fiskaltzak zazpi urteko kartzela-zigorra eskatu du Izagirrerentzat: 4 urte eta erdi administrazio desleialeko delitu jarraituengatik eta 2 urte eta erdi dokumentuak faltsutzeagatik

DYAko presidente izan zen garaian (2016-2021) ustez egindako irregulartasunengatik ikerketapean egon da Fernando Izagirre galdakoztarra.
Ikerketa 2022an hasi zuten eta, hiru urte ostean, bihar hasiko da epaiketa.
Fiskaltzak zazpi urteko kartzela-zigorra eskatu du Izagirrerentzat: 4 urte eta erdi administrazio desleialeko delitu jarraituengatik eta 2 urte eta erdi DYAren egoera ekonomikoa islatu behar zuten dokumentuak faltsutzeagatik.
Izagirrez gain, Juan Diego Gallardo bere bazkidea ere epaituko dute. Gallardorentzat 4 urteko kartzela-zigorra eskatu du Fiskaltzak.
Era berean, bi inputatuek DYAri 4,75 milioi euro baino gehiagoko kalte-ordaina ematea eskatu du Fiskaltzak. Eta akusatuen “bizibideak” eta “ondasunak” ikertzeko agindu dio Poliziari, etorkizunean gerta daitezkeen enbargoei begira, kondena bete behar badute.
Ikerketa 2022tik
DYAko zuzendaritza batzorde berriak salaketa jarri zuen 2022an, barne-auditoria batek alarmak piztu ondoren. Zehazki, “gauza arraro askorerekin” egin zuten topo auditorian, besteak beste, “diru txartelen erabilera okerra”.
Salaketa publiko egin eta Izagirrek Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako zuzendari karguari eta Galdakaoko Udaleko EAJren bozeramailetzari uko egin zuen.
1986an hasi zen boluntario gisa Izagirre DYAn eta 2016an izendatu zuten presidente. 2021ean kargua utzi zuen Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaritza hartu ondoren.
☉ Galdakao
Gizon bat espetxeratu dute Galdakaon bere lehengusina adingabeari sexu abusu jarraituak egiteagatik
Gizona, 50 urtekoa, Basauriko espetxean sartu dute. Sei urteko zigorra ezarri diote adingabeari sexu-abusu jarraitua egiteagatik 2016tik 2020ra bitartean

Gizon bat espetxeratu dute Galdakaon bere lehengusina adingabeari sexu abusu jarraituak egiteagatik.
El Correo egunkariak publikatu duenaren arabera, gizona, 50 urtekoa (G.Y.I.), Basauriko espetxean sartu zuten urriaren 17an. Bizkaiko Auzitegiak 2022an ezarri zion espetxe zigorra, baina kondenatuak epai bakoitza errekurrituz joan da azken instantziara iritsi arte, Auzitegi Gorenera, hain zuzen.
Sei urteko zigorra ezarri diote adingabeari sexu-abusu jarraitua egiteagatik 2016tik 2020ra bitartean, haurrak 8 eta 12 urte artean zituenean. Kondenatuak 42 urte zituen sexu abusuekin hasi zenean.
Gertaerak biktimaren amak aurkitutako gutun batzuen bitartez azaleratu ziren.
Lehen sententziak adierazten duenez, “musuak ahoan eman ohi zizkion eta ipurdia ukitzen zion”. Gainera, “zakila praken gainetik ukitzeko eskatzen zion eta bideo pornografikoak erakusten zizkion”.
Era berean, gizonaren mugikorrean haurren argazki sexualak aurkitu zituzten, eta adingabearen deklarazioaz gain, froga nagusietako bat izan zen adingabeari bideo bat grabatu ziola, zinta batean biluzik korrika, kamerak genitalak fokatzen zituela.
Epaiketan gizonak alegatu zuen bere jarduerek ez zutela “konnotazio sexualik”, eta “zaintzaile rola nahastu” zuela.
☉ Galdakao
Bideoa | Xanduli-manduli kirrikiki… Gau Beltza ospatu dute Galdakaon!

“Xanduli-manduli kirrikiki, eman goxokiak guri!”. Horrela ospatu dute Gau Beltza Galdakaon. Aurten elkarlanean antolatu dute arimen gaua Eguzkibegi Ikastolako eta Gandasegi eta Urreta ikastetxeetako gurasoek, Udalarekin lankidetzan. Ikusi hemen argazkiak!












