→Galdakao

Galdakaoko GBGE omendu du La Palmak sumendiaren hondamendian egindako “lan nekaezinagatik”

La Palma uharteko El Paso Udalak Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea (GBGE) omendu zuen joan den abuztuaren 20an, herriko jaietan, Cumbre Vieja sumendiak sortutako hondamendian egindako “lan nekaezinagatik”.

GBGEko langileak, errautsa kentzen // GBGE

La Palma uharteko El Paso Udalak Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea (GBGE) omendu zuen joan den abuztuaren 20an, herriko jaietan, Cumbre Vieja sumendiak sortutako hondamendian egindako “lan nekaezinagatik”.

Elkarte galdakaoztarrak 416 lagun bidali zituen La Palmara eta 186 egun eman zituzten uhartean: “Iazko urriaren 27tik nekaezin aritu dira GBGEko boluntarioak La Palmako emergentzia zerbitzuekin batera”, azaldu dute elkartetik.

Errautsetan murgilduta

El Paso Cumbre Vieja sumendiaren erasoa gehien kaltetu zituen herrien artean dugu eta perfil anitzeko langile galdakaoztarrak  lehen momentutik izan ziren elkarlanean bertako Udalarekin. Betebehar nagusia sumendiak botatako errautsa etxebizitza, eraikin eta errepideetatik kentzea izan da, zonaldeko animalien protektorei laguntzeaz gainera.

“Irlan ‘Euskal Herritarren Kuadrilla’ bezala ezagunak gara”, azaldu dute elkarteko Álvaro Saizek. “Domingo aitak utzitako parrokia-etxean egiten genuen lo eta auzotarrek bizkotxoa ekartzen ziguten egunero”.

Sumendiak eragindako ezbeharrean 3.000 lagunek etxebizitza galdu zuten eta 8.000 pertsona ebakuatu behar izan zituzten. Galdakaoko GBGE lekuan etengabe iraun duen elkarte bakarra izan dugu eta baztertze eremuetara sartzen baimena izan zuen lehena izan zen “basamortu beltza” garbitzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak