→Galdakao

Tailerrak, gymkhana eta Kantu Kolore, Galdakaoko Haur eta Gazte Jardunaldietan

Argizai Eskaut Taldeak Galdakaoko haurrentzako eta gazteentzako jardunaldia antolatu du maiatzaren 24an eta 25ean Kurtzeko plazan.

Mendi irteera iaz Haur eta Gazteen Jardunaldietan // Argazkia: Argizai Eskaut Taldea

Argizai Eskaut Taldeak Galdakaoko haurrentzako eta gazteentzako jardunaldia antolatu du hirugarren urtez. Maiatzaren 24an eta 25ean izango dira Haur eta Gazte Jardunaldiak, Kurtzeko plazan.

“Ume eta gazteentzako egunak izango dira eta ekintza desberdinak eskainiko ditugu”, diote. Besteak beste, tailerrak, jolasak, euskal dantzak, mendi irteera, janari bilketa eta kontzertua antolatu ditu Argizaik, Galdakaoko beste elkarteen laguntzarekin: Ludotekak, Andra Mari Dantza Taldea, GBGE, Ganguren Mendi Taldea eta Kantu Kolore.

Galdakaoko III. Haur eta Gazte jardunaldiak

Maiatzak 24, ostirala
17:00-18:30 Tailerrak, aurpegi margoketa eta jolas erraldoiak
17:00-19:00 Janari bilketa
18:30-19:30 Euskal Dantzak

Maiatzak 25, larunbata
09:00-13:00 Mendi irteera
16:30 Tailerrak eta ginkhana
17:00-18:00 Janari bilketa
18:30 Umeentzako kontzertua: Kantu Kolore
19:00 Txokolatada

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak