→Galdakao

Gorbeia, Saibigain eta Lemoatxa mendietatik ibilaldia egingo dute gauerditik aurrera Galdakaotik

Ganguren Mendi Taldeak antolatuta, XII. Hiru Gurutzetako Ibilaldia egingo dute gaur, 23:45etik aurrera. 20 orduko ibilaldia izango da eta 126 partaide bilduko ditu.

80 kilometroko ibilbidea da Hiru Gurutzetakoa // Argazkia: Ganguren Mendi Taldea

Ganguren Mendi Taldeak antolatuta, XII. Hiru Gurutzetako Ibilaldia egingo dute gaur, gauerditik aurrera. Mendizaleek Gorbeia, Saibigain eta Lemoatxa mendietatik ibilaldia egingo dute. Abiapuntua zein helmuga Galdakao izango da, eta guztira 80 kilometro egingo dituzte partaideek.

Ibilaldia 23:45 hasiko da Ganguren tabernatik eta Usansolorako bidea hartuko dute parte-hartzaileek. Ondoren, Ermitabarritik (Zeberio) pasako dira eta Gorbeiarako bidea hartuko dute. Urkiolako Parke Natularen ondotik igaro eta Lemoatik sartuko dira berriro Usansolora eta Galdakaora. Antolatzaileek diotenez, gehienez ere, 20 orduko ibilaldia izango da. 

Inskripzio zerrendaren arabera, 126 partaide bilduko ditu ibilaldiak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak