→Galdakao

Euskara “Euskaraldiatik harago” eraman gura duen murala diseinatu du Eider Eibarrek Bizkai kalean

“Euskara, bihotzetik ahora” irakur daitekeen murala margotu dute Galdakaoko Bizkai kalean

Horma-irudia, inauguratu baino lehen // Geuria

“Euskara, bihotzetik ahora” irakur daitekeen murala margotu dute Galdakaoko Bizkai kalean. Euskaraldiako herri batzordeak egin zuen proiektua bultzatzeko proposamena “herritarrek, euskara, maitatzetik harago, berau erabiltzeko eta mezua herrian gera dadin” eta Galdakaoko Udalaren laguntza jaso du ekimenak.

Muralean kolorez betetako elementu “alai” ugari ikus daitezke atzealde zuriaren gainean margotuta: txitoak, Torrezabal Kultur Etxea bezalako udal eraikinak, herriko etxeak, onddoak, hegazkin bat, musika notak…

Ideia garatuta eta Euskaraldiako batzordeak “Euskara, bihotzetik ahora” leloa aukeratuta, Eider Eibar ilustratzaileari (Galdakaon bizi da gaur egun) horma-irudiaren diseinua egitea eskatu zion Galdakaoko Udaleko Euskara arloak. Margo lanak eta horma konpontzekoak Enplegu-planeko kideek egin dituzte artistaren zuzendaritzapean.

Euskara, herrian

Euskaraldiaren hirugarren edizioa iazko azaroaren 18tik abenduaren 2ra antolatu zuten eta Galdakaoko dinamizatzaileen arabera 1.500 lagunek eman zuten izena ariketa sozialean.

“Soziolinguistika Klusterrak eta Bagabiz euskara elkarteak egindako azken ikerketaren arabera, Galdakaoko kaleetan entzundako elkarrizketen % 14,5 dira euskaraz, Eustaten arabera herriko biztanleen % 63 euskalduna edo ia euskalduna diren arren“, azaldu dute udal ordezkariek.

Ainhoa Sánchez: «Ariketa soziala amaitzean jendeak euskaraz egiten jarraitzen duela ikustea zoragarria da»

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak