→Galdakao

Galdakaoko II. Zuzen Txakurkros Lasterketa egingo dute abenduan

Datorren abenduaren 18an, domeka, Galdakaoko Zuzen Txakurkros Lasterketaren bigarren edizioa antolatu dute. Aurtengo ibilbidea 6.8 kilometrokoa eta 240 metroko desnibelekoa izango da

Txakurkroseko lasterkari bat, Arrigorriagan // Geuria

Datorren abenduaren 18an, domeka, Galdakaoko Zuzen Txakurkros Lasterketaren bigarren edizioa antolatu dute. Aurtengo ibilbidea 6.8 kilometrokoa eta 240 metroko desnibelekoa izango da.

Txakurkros ligako lasterketa honetarako egin beharreko albaitaritza kontrolak eta materialaren ikusketa aurreko egunean (abenduak 17) egingo dira 19:30etatik 20:30ak arte baita lasterketa egunean bertan 07:00etatik 09:00ak arte.

Albaitaritza probak Arrigorriagako Arkakuxo albaitaritzan // Geuria

Lasterketaren egunean, 09:00etan briefinga egingo dute eta 10:00etan hasiera emango diote lasterketari. Proba bukatzean sari-banaketa, zozketa eta mokadutxoa prestatu dute 12:30ean.

Izena emateko modu bi daude: sportsmaniacs.com webgunean klik eginez edo zuzenadventure@gmail.com helbidera mezua idatziz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak