→Galdakao

Ingurumen arazoak identifikatzeko martxa antolatu du Berdez Bizi talde ekologistak Galdakaon

Otsailaren 13an antolatu dute martxa: “Galdakaon martxa labur baten bidez ingurumen arazoak identifikatu eta azalduko ditugu”, diote.

// Berdez Bizi

Ingurumen arazoak gertutik ezagutzeko martxa antolatu du Galdakaoko Berdez Bizi talde ekologistak. Hain zuzen ere, otsailaren 13an, igandez, antolatu dute “martxa laburra” Galdakaotik barrena: “Galdakaon martxa labur baten bidez ingurumen arazoak identifikatu eta azalduko ditugu”, diote sare sozialetan zabaldu duten mezuan. Martxa 11:00etan hasiko dute udaletxetik.

Asanblada irekiak, hilero

Berdez Bizi Galdakaoko talde ekologistak asanblada irekiak deitzen ditu hilero. Hilabete bakoitzeko bigarren asteartean egingo dituzte batzak irekiak Ganguren Mendi taldeko rokodromoan 19:00etan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak