→Galdakao

Uxue Alberdiren ‘Dendaostekoak’ aztertuko du abenduan Galdakaoko Irakurle Taldeak, modu telematikoan

Abenduaren 21ean berriro elkartuko dira Galdakaoko Irakurle Taldeko kideak. Modu telematikoan bada ere, Uxue Alberdi Estibaritzen ‘Dendaostekoak’ liburua aztertuko dute.

216 orrialde ditu 'Dendaostekoak' liburuak; azala Xabier Gantzarainek egin du // Susa

Abenduaren 21ean berriro elkartuko dira Galdakaoko Irakurle Taldeko kideak beste liburu baten inguruan solasean aritzeko. Oraingo honetan, Uxue Alberdi Estibaritzen ‘Dendaostekoak’ liburua aztertuko dute. Egungo egoera dela eta, modu telematikoan bilduko dira, ohiko orduan, 18:30ean. “Hitzorduak aurrez aurre egiteko gogoz gagoz, baina abendukoa be telematikoa izan beharko dala uste dogu”, dio Nagore Ferreira Zamalloa Galdakaoko Irakurle Taldeko kideak.

DENDAOSTEKOAK

Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dituzte diskoak lagunekin, edo abortuaren aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.

Botoi bat josi liburu bat gomendatzen den bitartean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, atxiloketa eta atentatuak, txikiteoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak