Auto batek istripua izan du Galdakaoko N634 errepidean 14:36etan, Bilboko noranzkoan. Trafiko sailaren arabera, auto gidariak ibilgailuaren kontrola galdu eta errepidetik irten da.
Abisua jaso eta gutxira Basauriko suhiltzaile parkeko hiru ibilgailu gerturatu dira bertara (erreminta eta ur ponpa kamioiak eta mando autoa), baina Geuriari azaldu diotenaren arabera, ezbeharrak ez du zauriturik utzi. Momentu hauetan istripuak utzitako autoaren arrastoak kendu dituzte errepidetik eta zonaldea garbitu dute.

Erreminten kamioia, Basauriko parkean // Geuria
