→Galdakao

Goitibeherak izango dira irailaren 11n Galdakaon, Santakurtzak jaietan

Goitibeherak 2019ko santakurtzetan // Geuria

Goitibeherak izango dira Galdakaoko Santakurtzak jaietan, Patakon Kultur Elkartearen eskutik. Irailaren 11n, igandez, izango da jarduera 16:00etatik aurrera Elexalden. Bi kategoria izango da: herrikoia eta Ligakoa.

Herriko maila kuadrillen txapelketarako puntuagarria izango da eta partaideek egurrezko egiturako goitibeheran parte hartu beharko dute. Banakako (K1) eta binakako (K2) kategoriak berezi dituzte. Karegoria herrikoian parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute irailaren 7a baino lehen galdakaokopatakon@yahoo.es helbide elektronikoan. Arauak emailez edo udaletxeko kultur arloan eskatu ahal dira.

Bestetik, Euskal Ligarako puntuagarria izango den gotibehera lasterketa ere izango da irailaren 11n Galdakaon.

Sariak eurotan

Goitibehera lasterketak sariak banatuko ditu. Herriko eta Ligako kategorietan banatuko dituzte sariak: lehenengoari 120 euro —eta kopa—, bigarrenari 95 euro —eta kopa— eta hirugarrenari 70 euro —eta kopa—. Era berean, herriko azkarrenari Muebles Alberto Saria emango diote, eta herriko neskarik azkarrenari 80 euro gehi kopa. Halaber, 95 euroko animazio sariak banatuko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak