→Galdakao

Mozoiloak protagonista, 2022ko Santakurtzak iragartzeko bost kartel sarituetan

Mozoiloak protagonista, nola ez, 2022ko Santakurtzetako karteletan // Geuria

Irailaren 9an emango diete hasiera 2022ko Santakurtze jaiei Galdakaon. Kontzertuak dagoeneko iragarrita daude (Gatibu, Zetak, Skakeitan eta Sua), baita kartel iragarlea ere. Jose Angel Ligero Martinez errioxar-nafarrak diseinatutako ‘Mozoilo dibertigarria’ kartelak irabazi du lehiaketa. Amets Iturbe Udaleko Jaietako zinegotziak adierazi duenez, “jai giroa eta Galdakaoko koloreak” islatzen ditu.

Ligerok 1.000 euroko saria jaso du. Ez da lehenengo aldia Ligerok Hego Uribe eskualdean jaietako kartel lehiaketa bat irabazten duena. Izan ere, Basaurin zenbaitetan irabazi du sanfaustoen kartel lehiaketa.

Bigarren saria Jon Ortega Garcia galdakoztarrak irabazi du (400 euro) ‘Mozoilloen festa’ kartelagatik, eta hirugarren saria ere Galdakaon geratu da: Ane Gomez Llavorik eta Olatz Enzunea Solisek elkarrekin egindako ‘Lorealdia’ kartela ere saritu dute (400 euro). Haurren kategorian Malen Goikoetxea Ametzazurra (2012-2014) eta Maia Carrascal Diez (2008-2011) izan dira irabazleak; Galdakaoko denda batean gastatzeko 100 euroko bonoak jaso dituzte disenatzaile txikiek.

Santakurtzak 2022

Kartel lehiaketako irabazleak

1. Saria — Jose Angel Ligero Martinez, ‘Mozoilo dibertigarria’

2. Saria — Jon Ortega Garcia, ‘Mozoilloen festa’

3. Saria — Ane Gomez Llavori eta Olatz Enzunea Solis, ‘Lorealdia’

Txiki 1 — Malen Goikoetxea Ametzazurra, ‘Mozoiloa jaietan’

Txiki 2 — Maia Carrascal Diez, ‘Denok disfrutatzera’

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak