Sareak

☉ Galdakao

Programa / Galdakaoko jaiak 2022

|

Kuadrillen desfilearekin hasiko dira santakurtzak // Geuria

Irailaren 9tik 18ra bitartean izango dira Galdakaoko jaiak. Jai Batzordeak 150 jarduera baino gehiago antolatu ditu herriko kuadrillen eta elkarteen laguntzarekin.

Galdakaoko jaiak 2022 / Programa

Santakurtzak 2022 – Irailak 9-18

Irailak 9, ostirala
19:00 Jaietako desfilea Plazakoetxetik udaletxera
20:00 Pregoia eta txupinazoa udaletxetik
20:05 Diskofesta Kurtzeko plazan: DJ Txurru
21:00 Kale animazioa Kurtzeko plazatik: Burrunba txaranga
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Semejantes + Skakeitan
23:00-02:00 Indarkeria matxistaren kontrako gunea Iturrondo plazan. 688 719 304 (egunero 24 orduz)
00:00 Triziklo lasterketa Kurtzeko frontoian
01:30 Kontzertua Iturrondo plazan: Oinutsik erromeria

Irailak 10, larunbata
09:00-20:00 Tenis eta padel txapelketak Zuhatzuko pistetan
09:00 Emakume nekazari eta artisauen azoka Agirre Lehendakaria plazan
10:00 Bolei Txiki Agirre Lehendakaria plazan (6-12 urte)
10:00 Paella txapelketa Plazakoetxen
10:30 Santakurtze Txirrindularitza 52. Saria Juan Bautista Uriarte kalean
11:30-14:00 Abentura parkea Urreta parkean
11:30-14:00 Ume eta gazteentzako parkea Urreta ikastetxean
12:00 Kale animazioa: Adiskideak fanfarrea
12:30 Kantu Kolore Kurtzeko plazan
13:00 Kalez kale Ad Libitum Txistu Bandarekin eta Usgaldu gaiteroekin
17:00 Ohe lasterketa Juan Bautista Uriarte kalean
17:00 Aurpegiak margotzea Agirre Lehendakaria plazan
17:00-19:30 Ume eta gazteentzako parkea Urreta ikastetxean
17:00-19:30 Abentura parkea Urreta parkean
17:00 Antzerkia Santi Brouard plazan: ‘Zirkoteke herrira heldu da’ (Zirkoteke). Euria bada, Gandasegin
17:30 Esku pilota partiduak Kurtzeko frontoian:
– Tellitu-Sainz
– Lizundia-Arroita
– Aurrekoetxea-Agirremalloa-Hormaetxe
18:00 Madagaskarko ipuin solidarioak eta jolasak Agirre Lehendakaria plazan
18:00 Areto-futbol txapelketa Urreta kiroldegian: Aiara Berri AFK (Amurrio) vs Lagun Onak FS (Galdakao)
18:00 Guito jaurtiketa Iturrondo plazan
19:00 Mariatxiak Kurtzeko plazan: México Lindo Sí Señor
19:00 Antzerkia Juan Bautista 27 kaleko plazan: ‘Akabo’ (Barsanti)
22:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik: ‘Deabruak gara’ (Lekittoko Deabruak)
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Koiu + Zetak
23:00-02:00 Indarkeria matxistaren kontrako gunea Iturrondo plazan. 688 719 304 (egunero 24 orduz)
23:30 Dantzaldia Muguru kalean: ‘La gran orquesta’ (Ekhi Fusion Show)
01:30 DJ Iturrondo plazan: Hija de Nopal

Irailak 11, igandea
09:00-14:00 Tenis eta padel txapelketak Zuhatzuko pistetan
09:00 Ganguren mendira VIII. igoera Santi Brouard plazatik
11:30-14:00 Abentura parkea Urreta ikastetxean (+8 urte)
11:30-14:00 Ume eta gazteentzako parkea Urreta parkean. Euria bada, Urreta ikastetxean
12:30 Areto-dantza tailerra Ardanza parkean (+16 urte)
13:00 Kontzertua Kurtzeko plazan: Da Capo Musika Banda
13:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik
13:00 Kalez kalea Ad Libitum Txistu Bandarekin
16:00 Goitibehera lasterketa Elexalden
16:00 Petanka txapelketa Zuhatzuko skateparkean
17:00-19:30 Abentura parkea Urreta ikastetxean
17:00-19:30 Ume eta gazteentzako parkea Urreta parkean. Euria bada, Urreta ikastetxean
17:00-20:00 Zirkua Mugaburuko landan: ‘Circus feria’ (Bambolea)
17:30 Antzerkia Santi Brouard plazan: ‘Qué buen día’ (Maite Guevara). Euria bada, Gandasegin
17:30 Futbolin txapelketa Iturrondo plazan
18:30 Kale animazioa Iturrondo plazatik
19:00 Bertso jaialdia Kurtzeko plazan: Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Igor Elortza, Jone Uria; Arkaitz Estiballes
19:30 Areto-dantza lehiaketa Ardanza parkean (+16 urte)
20:30 Esku pilota partidu profesionalak:
– Elordi-O.Etxebarria
– Agirre-Larunbe
– Elezkano II-Zabaleta
– Artola-Mariezkurrena II
– Sarrerak salgai irailaren 5etik aurrera Urreta kiroldegian: 25 euro, 15 euro

Irailak 12, astelehena. Umeen eguna barraketan
16:00 Mus txapelketa Iturrondo plazan
16:00 Igel txapelketa Iturrondo plazan
17:00-19:30 Umeentzako parkea eta makilaje tailerra Urreta parkean. Euria bada, Urreta ikastetxean
17:00 Zelai errea Iturrondo plazan
17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak Ardanza parkean
17:00 Tenis txapelketa Zuhatzuko pistetan (-12 urte)
18:00 Futbol kono Urreta ikastetxean
18:00 Diskofesta Santi Brouard plazan: Partyman. Euria bada, Gandasegin
18:00 Esku pilota partiduak:
– Ibargarai-Torralba
– Garmendia-Mendizabal
– Ulibarri-Ibarzabal
– Zearra-Albizu
– Alduntzin-Exposito
19:00 Antzerkia Bizkai 42 kalean: ‘Muertos de risa’ (Los Galindos) (+10 urte)
19:00 Kontzertua Kurtzeko plazan: Maximo Moreno Abesbatza
19:00 Kalez kalea Ad Libitum Txistu Bandarekin, Maximo Moreno Musika Eskolako txistu ikasleekin eta Usgaldu gaiteroekin
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
20:30 Kalez kalea Triki Piu trikitilariekin
21:00 Laburmetraien Festibala Iturrondo plazan

Irailak 13, asteartea
11:00 Adinekoen olinpiadak Kurtzeko plazan
17:00 Tenis txapelketa Zuhatzuko pistetan (-12 urte)
17:00-20:00 Umeentzako ludoteka eta makillaje eta ileapaindegi tailerra (1-7 urte) Berezikoetxen. Euria bada, Urreta ikastetxean
17:00 Bolo finlandiarrak Iturrondo plazan
17:00 G Puntua: gazteentzako sexu aholkularitzarako informazio gunea Iturrondo plazan
18:00 Esku Pilota partiduak Kurtzeko frontoian:
– Legorburu-Elizalde-Iriarte
– Carregal-Iribarren
18:00 Hanburgesa txapelketa Iturrondo plazan
18:30 Kale animazioa Santi Brouard plazan: Adiskideak fanfarrea
19:00 Antzerkia Santi Brouard plazan: ‘Kobr3’ (Zirkozaurre). Euria bada, Gandasegin
19:00 Jotak Kurtzeko plazna: Voces Navarras
19:00 Kalez kalea Usgaldu gaiteroak, Maximo Moreno Musika Eskolako txistu ikasleekin eta Ad Libitum Txistu Bandarekin
19:00 X. Playback txapelketa Ardanza parkean
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
20:30 Kalez kalea Triki Pui trikitilariekin
22:30 Mozoilo Fest Ardanza parkean

Irailak 14, asteazkena
10:00-14:00 Parkour tailerra eta erakustaldia Mugaburuko landan (+12 urte)
10:00-14:00 Skate tailerra Zuhatzuko skateparkean
11:00 Txitxiburduntzia Arantzile
11:30-14:00 Ume eta gazteentzako parkea Urreta parkean. Euria bada, Urreta ikastetxean
12:30 Bizkaiko sokadantza udal ordezkariekin batera Ardanza parkean
12:30 Umeentzako kale animazioa Santi Brouard plazan: ‘Mocroscopi’ (Scura Splast)
13:30 Kontzertua Kurtzeko plazan: Erromintxela
17:00-19:30 Ume eta gazteentzako parkea Urreta parkean. Euria bada, Urreta ikastetxean
17:00 Antzerkia Santi Brouard plazan: ‘Kutxa baten istorioa’ (Trotamundos). Euria bada, Gandasegin
17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak Ardanza parkean
17:00 Slackline Elexaldeko igerilekuetan
17:30 Santakurtze Bizikleta Martxa Txikia Kurtzeko plazatik
17:30 Tortilla txapelketa Iturrondo plazan
18:00 Esku pilota partiduak Kurtzeko frontoian:
– Arrizabalaga-Aldai
-Gorostiaga-Barturen
-Ariznabarreta-Ibarrondo
18:30 Paddle Surf txapelketa Elexaldeko igerilekuetan
19:00 Kalez kalea Usgaldu gaiteroekin eta Ad Libitum Txistu Bandarekin
19:00 Antzerkia Juan Bautista 27n: ‘Home’ (Cris-is). Euria bada, Gandasegin
20:00 Euskal dantzak Kurtzeko plazan

Irailak 15, osteguna
14:00 Adinekoen herri bazkaria Kurtzeko plazan
16:00 Kortxo ateratze txapelketa Kurtzeko plazan
16:00-20:00 Skate tailerra Zuhatzuko skateparkean
16:30 Guatekea Kurtzeko plazan
16:30 Haurrentzako tailerrak, eskulanak eta makillajea Urreta ikastetxean
17:00 Tenis txapelketa Zuhatzuko pistetan (-12 urte)
17:00 Umeentzako parkea, makillaje eta ileapaindegi tailerra eta eskulanak Urreta parkean. Euria bada, Urreta ikastetxean
17:00 Grafiti tailerra Mugaburuko landan (12-18 urte)
17:30 Ginkana: Ezetz topatu…? Gipuzkoa kalean
17:30 Moto txikien lasterketa eta txokolatada Iturrondo plazan (1-4 urte)
17:30 Esku pilota partiduak Kurtzeko frontoian: Adiskide Klubeko ume eta gurasoak
18:00 Apar festa Santi Brouard plazan
18:00 Gaztechef txapelketa Plazakoetxen (11-16 urte). Euria bada, Gandasegin
19:00 Dantza tailerra Ardanza parkean: ‘Dantzazblai’ (Divenire Dantza Eskola)
19:00 Kalez kalea Ad Libitum Txistu Bandarekin eta Usgaldu gaiteroekin
19:00 Talentu txapelketa Iturrondo plazan
19:30 Hitzaldia Torrezabal Kultur Etxean: ‘Clima de cambio’ (Odile Rodriguez de la Fuente)
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
20:30 Gizonezkoen areto-futbol partidua Urreta kiroldegian
21:00 Antzerkia Juan Bautista Uriarte 27n: ‘Por hacer un favor’ (Trapu Zaharra). Euria bada, Gandasegin
23:00 Kulero eta galtzontzilo lasterketa Iturrondo plazatik

Irailak 16, ostirala. Mozorro eguna: kaleko tribuak
16:30 Txikitenis partiduak Urreta ikastetxean (6-12 urte). Euria bada, Urreta kiroldegian
17:00-19:30 Umeentzako ludoteka Berezikoetxen (1-7 urte). Euria bada, Gandasegin
17:00-19:30 Abentura parkea Urreta parkean (+8 urte)
18:00 Iturri txapelketa Bizkai 42 kalean
18:00 Esku pilota partiduak Kurtzeko frontoian
18:30 Antzerkia Kurtzeko plazan: ‘Gora bihotzak’ (Eidabe)
19:00 Kalez kalea Ad Libitum txistu bandarekin eta Usgaldu gaiteroekin
19:00 Dantza Juan Bautista Uriarte 27n: ‘Migrare’ (Maduixa)
19:00 Kontzertua Zabalganen: Ëther Ensemble
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
20:00 Ekintza feminista Gipuzkoa kalean: Aine akustikoa
20:00-23:00 Mozorro lehiaketa Iturrondo plazan
21:00 Zezensuzkoa Mugaburuko landatik
22:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik: ‘Perculights’ (Brincadeira)
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Crazy World + Sua
23:00-02:00 Indarkeria matxistaren kontrako gunea Iturrondo plazan. 688 719 304 (egunero 24 orduz)
00:00 Flan jana Kurtzeko frontoian
01:30 Mozoilo Disko Ardanza parkean
01:30 Kontzertua Iturrondo plazan: Zirkinik Bez erromeria

Irailak 17, larunbata. Galdakoztarron eguna
09:00-20:00 Tenis eta padel txapelketak Zuhatzuko pistetan
10:00 Marmitako txapelketa Iturrondo plazan
10:00 Bolei jaia Santi Brouard plazan
11:00 Kalez kalea Usgaldu gaiteroekin eta Triki Piu trikitilariekin
11:30 Gazte Herri Kirolak Kurtzeko frontoian
11:30 Galdakaoko XI. Artzain txakur lehiaketa Ardanza parkean
11:30-14:00 Jolas eta sormen gunea Urreta ikastetxean
12:00-17:00 Skateboardin txapelketa Zuhatzuko skateparkean
13:00 Kale animazioa Iturrondo plazatik: Charanga Pisando Fuerte
13:30 Larrain dantza Iturrondo plazan
15:00 Herri bazkaria Kurtzeko plazan (12 euro): Jantzi tradizionalean txapelketa, bertsolariak eta erromeria. Tiketak salgai irailaren 5etik aurrera Torrezabal Kultur Etxean
17:00-19:30 Jolas eta sormen gunea Urreta ikastetxean
17:30 Herri Kirolak Iturrondo plazan
17:30 Esku pilota partiduak
18:00 Antzerkia Juan Bautista Uriarte 27n: ‘Mikra’ (Berdinki)
19:30 Kale animazioa Iturrondo plazatik: Charanga Pisando Fuerte
20:30 Areto-dantzen erakustaldia Urreta kiroldegian
22:00 Show Drag Queen Kurtzeko plazan: Sussie Pussie, Donatella Maní, Albina Stardust eta Divina Comedia
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Kaserna + Gatibu
23:00-02:00 Indarkeria matxistaren kontrako gunea Iturrondo plazan. 688 719 304 (egunero 24 orduz)
01:30 Kontzertua Iturrondo plazan: Feos pero majos

Irailak 18, igandea
09:00-14:00 Tenis eta padel txapelketak Zuhatzuko pistetan
09:00-14:00 Petanka maratoia Zuhatzuko skateparkean
11:30-14:00 Jolas eta sormen gunea Urreta ikastetxean
12:00 Erraldoi eta buruhandien desfilea Kurtzeko plazatik
12:00 Kale animazioa: Adiskideak fanfarrea
13:00 Txistu alardea Kurtzeko plazan
17:00-19:30 Jolas eta sormen gunea Urreta ikastetxean
17:30 Txitxarrilloa eta dantzarako pausoak Ardanza parkean
18:00 Herri Kirolen erakustaldia Kurtzeko plazan
18:00 Kalez kale Usgaldu gaiteroekin eta Triki Piu trikitilariekin
18:00 Larruzko pala umeen partidua eta pala profesioanla partidua Kurtzeko frontoian:
– Ibarguren-Ibai Perez
– Maldonado-Gordon
18:30 Antzerkia Juan Bautista Uriarte 27n: ‘Best of Bassi’ (Leo Bassi). Euria bada, Gandasegin
20:30 Jai amaiera Kurtzeko plazan: kuadrillen arteko eta kuadrilla gazteen txapelketaren sari banaketa

Irailak 24, larunbata
15:00 Kuadrillen bazkaria Kurtzeko plazan
17:00 Antzerkia Kurtzeko plazan: ‘Mambo Bingo’ (Ganso&Cia)

☉ Galdakao

Metroko tunelak egiteko zulatze-lanak Aste Santua ostean hasiko dituzte Galdakaon

|

Suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean // Geuria

Metroaren 5. Linea eraikitzeko lanak hasi dituzte Basaurin, Galdakaon eta Usansolon. Momentuz langileak lurra aztertzen eta prestaketa lanak egiten ari dira. Usansoloren kasuan, Puentelatorre Bidea erabat itxita egongo da lau urtez ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, “Puentelatorre zubitik Unkinara arteko tartean”.

Galdakaon, tunelak egiteko lanak Aste Santuan hasiko dituztela adierazi du Udalak: “Orduan hasiko dira lurra zulatzen, bideak ixten eta kamioien joan-etorria handitzen”.

Hain zuzen ere, suhiltzaileen eraikina zenaren ondoan, Lapurdiko aparkalekuan eta Agirre Lehendakaria plazaren inguruan, Bengoetxeko Ostalaritza Eskolaren atzealdean, eta Olabarrietan izango du eragina obrak.

Suhiltzaileen eraikina zegoen gunea izango da lanerako eremu handietako bat, “baina, kasu honetan, ez du eragin handirik izango herritarrengan”, diote udal ordezkariek. Hasteko suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute, eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean, “Usansoloko makinak egindako zuloarekin bat egin arte”.

Galdakao erdigunean, Lapurdiko aparkalekuan eragina izango dute lanek, eta baita Agirre Lehendakaria plazaren inguruan Metroak izango dituen bi sarreren guneetan ere: plazan bertan haurreskola ondoan, eta Euskadi kaleko etxe berrien ondoan.

“Eragin handiena, halere, Bengoetxen izango da. Metroak Ostalaritza Eskolaren atzealdean geltokia izango du eta beraz, eraikitze lanak nabarituko dira. Baita hortik gertu, Sixta Barrenetxea ondoko aparkalekuan ere, lanek irauten duten artean bertan egongo baitira obren beharretarako kasetak. Lurra ateratzea eta kamioien joan-etorria etengabea izango da inguru horretan zulatze lanak hasten direnean. Errail bat moztu egingo da kamioiak N-634tik sartu eta irten daitezen, herrira sartu barik, eta horrek asko txikituko ditu kalteak”, diote udal ordezkariek.

Aperribaiko geltokia Olabarrietan egongo da. Lanak egiten diren bitartean N-634 errepidera zuzenean joateko bidea moztuta egongo da eta oinezkoek altueran jarritako pasabide bat izango dute autobus geltokira joateko.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Aperribai / Korrika 23 / 2024

|

Aperribaitik agurtu dute 23. Korrika Galdakaon. Hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakao / Korrika 23 / 2024

|

Usansolotik galdakaora iritsi da 23. Korrika. Jendetza batu da lekukoari ongi etorria emateko eta hainbat argazki publikatu ditugu GEURIAn. Eta hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Galdakaon jendetza batu da 23. Korrikari ongi etorria emateko

|

Usansolok lekukoa eman dio Galdakaori 23. Korrika. Euskararen aldeko lasterketa iritsi artean bertan izan gara!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Korrika Txikiak Galdakaoko kaleak hartu ditu zirrara betean

Korrika Txikia egin dute gaur goizean Galdakaon Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek

|

23. Korrikak hasi du bere bidea Euskal Herrian. Bigarren egun honetan Iparralden jarraitzen du lekukoak eta Nafarroara igaroko da arratsaldean. Bitartean, Hego Uribe eskualdean, euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin bat egiteko ekimenak antolatu dituzte. Gaur goizean Korrika Txikia egin dute Galdakaoko Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek, eta hauek GEURIAn jaso ditugun irudiak:

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri