Sareak

☉ Galdakao

Iseo & Dodosound, Esne Beltza, EH Sukarra eta ETS taldeek girotuko dituzte Galdakaoko jaiak

|

Iseo & Dodosound eta Esne Beltza (goian) eta EH Sukarra eta ETS (behean) // Facebook

Irailaren 8tik 17ra bitartean izango dira Galdakaoko Santakurtzak jaiak. Oraindik egitarau osoa ez dute publikatu, baina zein kontzertu izango diren bai zehaztu dute: Iseo & Dodosound, Esne Beltza, EH Sukarra eta ETS. Gainera, Akerbeltz erromeria ere egongo dela aurreratu du Amets Iturbe Jaietako zinegotziak.

Lehenengo lau taldeak herritarrek aukeratu dituzte bozketa bidez, eta ETS Jai Batzordeak eta Udalak kontratatu dute.

Galdakaoko jaiak 2023 / Kontzertuak

Irailak 8, ostirala: Iseo & Dodosound
Irailak 9, larunbata: Esne Beltza
Irailak 15, ostirala: EH Sukarra
Irailak 16, larunbata: ETS

Etxeko Plaza

Aurten, berrikuntza moduan, Etxeko Plaza ekimena antolatuko dute Galdakaoko jaietan. “Herriko talde eta musikariek aukera izango dute herriko jaietan jotzeko”, dio Amets Iturbe Jaietako zinegotziak.

☉ Galdakao

Emantzipazio bulegoa zabaldu dute Galdakaon, herriko gazteei zuzenduta

Bulegoa zabalik egongo da asteazkenetan (otsailaren 21etik aurrera) eta ostiraletan Torrezabal Kultur Etxean. Gazteei emantzipazio prozesuetarako aholkularitza ematea da helburua

|

Emantzipazio bulegoa zabaldu du Galdakaoko Udalak, gazteei emantzipazio prozesuetarako aholkularitza emateko asmoz.

Emantzipazio bulegoak modu indibidualean eta zuzenean emango die informazioa gazteei, eta aholkularitza ere emango die administrazioaren maila guztietan (tokikoa, eskualdekoa, erkidegokoa, Europakoa…) dauden zerbitzu, programa eta proiektuei buruz, baita emantzipazio prozesua aurrera eramaten laguntzeko Galdakaoko Udalak berak dituen zerbitzuei eta baliabideei buruzko informazioa ere.

Bulegoa zabalik egongo da asteazkenetan (gaurtik, otsailaren 21etik aurrera) eta ostiraletan Torrezabal Kultur Etxeko lehen solairuan, 17:00etatik 20:00etara bitartean.

Era berean, emantzipaziobulegoa@galdakao.eus helbide elektronikoan, 675 700 089 telefono bidez eta sare sozialetan ere eskainiko dute zerbitzua.

“Gazteen emantzipazioa gazteak osotasunez eta aukera berdintasunez gizarteratzea lortzea da, beren bizi proiektua autonomiaz eraikitzeko eta eskubide guztiak egikaritzeko aukera izan dezaten, ahultasun gehien dituzten gazteei arreta handiagoa eskainiz. Prozesu horretarako, etxebizitzari, enpleguari edo prestakuntzari buruzko informazioa ezinbestekoa da. Hain zuzen, informazio hori guztia herriko gazteek eskura izatea da Udalak zerbitzu berriarekin lortu nahi duena”, diote udal ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Edu Madina omentzeko ekitaldia antolatu dute bere lagunek Gorbeian

|

Otsailaren 5ean hil zen Edu Madina galdakoztarra // Argazkia: Inocencio Goikuria

Edu Madina Etxebarria galdakoztarra hil zen otsailaren 5ean 69 urterekin. Galdakaoko memoria historikoa berreskuratzeko lan egin zuen; are gehiago, Galdakao Gogora elkarteko sortzaileetako bat izan zen.

Galdakaoko bere lagunek bere aldeko omenaldia antolatu dute otsailaren 25ean, igandez. Gorbeia mendiko gurutzean izango da 12:00etan.

Eguraldi txarra egiten badu omenaldia 12:15ean izango da Egiriñaoko Elurretako Andre Mariaren ermitan.

Informazio gehiagorako udiarraga@hotmail.com eta 634 672 811 telefono zenbakia jarri dituzte.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Dozenaka herritarrek irmoki salatu dituzte Galdakaoko sei adingabek jasandako sexu-erasoak

|

Herriko sei adingaberen kontra Galdakaon eman diren sexu-erasoak salatzeko elkarretaratzea egin zuten otsailaren 17an, larunbatez, Santi Brouard plazan. Mugumendu feministak eta herriko eragileek deituta, herritar askok bat egin zuten elkarretaratzearekin.

GEURIA bertan izan zen eta Amets Iturbe Berdintasun arloko zinegotziaren eta Naroa Urkijo Momoak talde feministako kidearen hitzak jaso ahal izan genituen.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Naroa Urkijo: “Arazo hau estrukturala da eta aurrera begira ere elkarlanean jarraituko dugu”

|

Otsailaren 17an, larunbatez, elkarretaratzea egin zuten dozenaka herritarrek Galdakaon sei adingabek jasandako sexu-erasoak salatzeko.

Momoak talde feminista, Erabide Emakume Elkartea, Erlantza Emakume Elkartea, Ninaiz Emakume Elkartea, Mairi Emakume Feminista Batza eta Basandere Emakumearen Susrtapenerako Elkartea elkarlanean daude Udalarekin batera sexu-erasoen aurrean erantzun kolektiboa emateko.

Naroa Urkijo Momoak talde feministako kidea da eta berarekin berba egin genuen: “Arazo hau estrukturala da eta aurrera begira ere elkarlanean jarraituko dugu, erasorik gabeko herri askea nahi dugulako”.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Amets Iturbe: “Arreta integrala eta zuzena eskaintzen dizkiegu biktimei”

|

Galdakaoko sei adingabek pairatutako sexu-erasoak gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten otsailaren 17an, larunbatez, dozenaka herritarrek.

Udalak bat egin zuen herriko talde feministek eta eragileek deitutako deialdiarekin, eta biktimen arreta koordinatzeko “zerbitzu guztiak” eskaini dituela jakinarazi dute.

Amets Iturbe Bustillo Berdintasun arloko zinegotziarekin berba egiteko aukera izan genuen elkarretaratze egunean: “Arreta integrala eta zuzena eskaintzen dizkiegu bikitimei”.

Osorik irakurri