☉ Galdakao
Programa / Galdakaoko jaiak 2023
Irailaren 8tik 17ra bitartean izango dira Galdakaoko jaiak. Jai Batzordeak 165 jarduera antolatu ditu, adin guztietako herritarrei zuzenduta. Besteak beste, kuadrillen arteko txapelketak (orokorra, gazteak eta ohiko txapelketa), kale animazioa, ume eta gazteentzako parkeak edota dantzaldiak izango dira.
Kontzertuei dagokienez, uztailean GEURIAn aurreratu bezala, Iseo & Dodosound, Esne Beltza, EH Sukarra eta ETS igoko dira Ardanza parkeko eszenatokira. Era berean, Etxeko Plaza antolatu dute aurten Udalaren babesarekin: herriko taldeen kontzertuak, alegia.
Galdakaoko jaiak 2023 / Egitaraua
Irailak 8, ostirala
19:00 Jaietako desfilea Plazakoetxetik hasita udaletxera
20:00 Pregoia eta txupinazoa: Ane Legarreta eta Gorka Krutzaga (Txandapa)
20:05 Diskofesta Kurtzeko plazan: Oihan Vega
21:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik: Game Of Txaranga
22:30 Triziklo lasterketa Urreta kiroldegian (Zizpa)
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Soporte Vital Basico (bertakoa) + Iseo & Dodosound
01:30 Mozoilo DJ Fest Ardanza parkean
01:30 Kontzertua Iturrondon: STR
Irailak 9, larunbata
10:00-18:00 Tenis eta Padel lehiaketak Zuhatzuko pistetan
11:00 Pella txapelketa Plazakoetxen (Txosna Batzordea)
11:30-14:00 Errealitate Birtualeko Gunea Urreta eskolan (8-16 urte)
11:30-14:00 Haur Parkea Urreta parkean (1-10 urte)
12:30 Bolei Txiki Mugaburuko landan (6-12 urte)
13:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
17:00-19:30 Errealitate Birtualeko Gunea Urreta eskolan (8-16 urte)
17:00-19:30 Haur Parkea Urreta parkean (1-10 urte)
17:00 Ohe lasterketa Juan Bautista Uriarte kalean (Txosna Batzordea)
17:30 Eskolarteko pilota partiduak Kurtzea frontoian (Adiskide)
18:00 Kale antzerkia Santi Brouard plazan: ‘Mute’ (Orain Bi konpainia)
18:00 Taekwondo tailerra Urreta eskolan (CD taekwondo Urreta)
18:30 IV. Guito jaurtiketa Iturrondo plazan (De Kuskas)
19:00 Pilota partidu federatuak Kurtzea frontoian (Adiskide)
19:30 Boleibol txapelketa Mugaburuko landan (Bolei Taldea)
20:30 Begiak zorrotz Iturrondo plazan (Txosna Batzordea)
22:30 Zaku lasterketa Santi Brouard plazan (Txandapa)
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Infarto (bertakoa) + Esne Beltza
23:30 Dantzaldia Muguru kalean: I Love 80’s
Irailak 10, igandea
09:00 Gangurenera IX. Igoera Gipuzkoa kaletik (Ganguren Mendi Taldea)
10:00-14:00 Tenis eta Padel lehiaketak Zuhatzuko pistetan
10:00 Argazki rallya Gandasegin (Click eta Click)
11:00 Txapa tailerra ‘Eraso matxistarik ez’ (Erabide)
11:30 Areto-dantza tailerra Ardanza parkean (Areto Dantza Taldea)
11:30-14:00 Umeentzako Parkea Urreta parkean (1-6 urte)
11:30-14:00 Jolas Parkea Urreta eskolan: Saltoka (+8 urte) eta Karts pista (+11 urte)
12:00 Txef Masterra Urreta parkean (GBGE)
13:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
16:00 Goitibehera lasterketa Elexalden (Patakon)
16:00 Petanka txapelketa kuadrillentzat Zuhatzuko Skateparkean (Mozoilo Petanka Club)
17:00 Haurrentzako tailerrak Urreta eskolan (Argizai)
17:00-19:30 Umeentzako Parkea Urretako parkean (1-6 urte)
17:00 Pilota partidu profesionalak Kurtzea frontoian: Egiguren V-Eskuza vs Mata-Erostarbe. Sarrerak salgai irailaren 4tik aurrera Urreta kiroldegian
17:00-19:30 Jolas Parkea Urreta eskolan: Saltoka (+8 urte) eta Karts pista (+11 urte)
18:00 Zirkua Santi Brouard plazan: ‘Up’ (Xabi Larrea konpainia). Euria bada, Gandasegin
19:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik: Sugarri Show
19:30 Areto dantza txapelketa Ardanza parkean (Areto Dantza Taldea)
20:00 Bertso jaialdia Kurtzeko plazan: Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Nerea Elustondo. Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes
Irailak 11, astelehena
Umeen Eguna barraketan (prezio bereziak)
16:00 Mus txapelketa Iturrondo plazan (Patakon)
17:00 Igel txapelketa Iturrondo plazan (Galdakaoko Pentsionisten Plataforma)
17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak Ardanza parkea (Rigor Mortis)
17:00 Futbol Konoa Urreta eskolan (Errotu Gazte Elkartea)
17:00 Umeentzako parkea eta makillaje tailerra Urreta parkean. Euria bada, Urreta eskolan
17:30 Eskolarteko pilota partiduak Kurtzea frontoian (Adiskide)
19:00 Abesbatzen kontzertua Kurtzeko plazan: Bengoetxe Kantari + Usansoloko Orfeoia + Galdakaoko Maximo Moreno Abesbatza
19:00 Antzerki ibiltaria Torrezabal Kultur Etxetik: ‘Paso a paso (la mirada nómada)’ (Zanguango Teatro)
19:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:00 Pilota partidu federatuak Kurtzea frontoian (Adiskide)
19:00 Kutxa Dorrea Urreta eskolan (Eguzkibegi Ikastola)
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
20:00 Etxeko plaza Mugaburuko landan. Herriko taldeen kontzertuak: Jonu kantautorea + Tokkotai
21:30 Film labur Festibala Kurtzeko plazan (Elkarlaguntza Sarea)
Irailak 12, asteartea
11:30 Adinekoen Olinpiadak Kurtzeko plaza
17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak Ardanza parkean (Rigor Mortis)
17:00 Bolo nordikoak Iturrondo plazan (Guzur Aretxa)
17:00 Umeentzako Txiki-Txokoa Urrtea eskolan (1-7 urte)
17:30 Eskolarteko pilota partiduak Kurtzea frontoian (Adiskide)
17:30 Moto txikien lasterketa Gandasegin (1-4 urte) (Txosna Batzordea)
18:30 Txokolatada Iturrondo plazan (Eguzkibegi Ikastola)
19:00 Hanburgesa txapelketa Mugaburuko landan (Patakon)
19:00 Kalez kalea Musika eskolatik: Maximo Moreno Musika Eskolako txistu ikasleak
19:00 Zirkoa Juan Bautista Uriarte 27 kalean: ‘Des(a)nuda’ (Maitane Serralde konpainia). Euria bada, Urreta eskolan
19:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:00 Pilota partidu federatuak Kurtzea frontoian (Adiskide)
20:00 Talentu txapelketa Iturrondo plazan (Zizpa)
20:00 Etxeko plaza Santi Brouard plazan: Azken Geltokia + M. Sanchez
Irailak 13, asteazkena
14:00 Adinekoen Jaia. Herri bazkaria Kurtzeko plazan. Tiketak salgai (2 euro) irailaren 5etik aurrera Torrezabal Kultur Etxean (09:00-13:30)
16:00-20:00 Skate tailerra Zuhatzuko Skateparkean
16:00 Kortxo ateratze txapelketa Kurtzeko plazan (Erabide)
17:00 Montessori jolasak era jolas mitologikoak Urreta eskolan
17:30 Eskolarteko pilota partiduak Kurtzea frontoian (Adiskide)
18:00 Haurrentzako antzerkia Santi Brouard plazan: ‘Atsoa, urpekaria eta itsasoa’ (Hortzmuga Teatroa). Euria bada, Urreta eskolan
18:30 Kale animazioa: Adiskide Fanfarrea
19:00 Udako Master Laboral Kutxa Torneoko finalaurrekoa Kurtzea frontoian
19:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:00 XI. Playback txapelketa Ardanza parkean (Zizpa)
19:00 Kalez kalea Musika Eskolatik: maximo Moreno Musika Eskolako txistu ikasleak
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
20:00 ‘Miguel A. Sevillari eta Mariano Lopezi gorazarrea’ gizonezkoen Areto-futbol partidua Urreta kiroldegian: Peña Kalimotxo vs Soloarte (Peña Kalimotxo)
Irailak 14, osteguna
Santa Kurtze Eguna
10:00-14:00 Parkour tailerra eta erakusketa Mugaburuko landan
10:00-14:00 Skate tailerra Zuhatzuko Skateparkean
11:00 Igoera Arantzilera eta txitxiburduntzia Arantzilen (Eguzkibegi Ikastola)
11:30-14:00 Ume eta gazteentzako Parkea Urreta parkean (0-12 urte). Euria bada, Urreta eskolan
12:30 Bizkaiko Sokadantza Andra Mari elizaren aurrean, meza ostean (Andra Mari)
13:30 Kontzertua Kurtzeko plazan: Sarrabete
16:30 Txikitenis Urreta eskolan (6-12 urte) (Tenis Elexalde Mendian Kluba)
17:00 Paddle Surf lehiaketa Elexaldeko igerilekuan (Zizpa)
17:00 Ikuskizun ibiltaria Santi Brouard plazatik: ‘Ulterior el viaje’ (Tiritirantes konpainia)
17:00-19:30 Ume eta gazteentzako parkea Urreta parkean. Euria bada, Urreta eskolan
17:30 Eskolarteko pilota partiduak Kurtzea frontoian (Adiskide)
18:00 Xaibor Diskofesta Ardanza parkean
18:00 Kale animazioa: Adiskideak Fanfarrea
18:00 Tortilla txapelketa Zabalean (Patakon)
19:00 Pilota partidu federsatuak Kurtzea frontoian (Adiskide)
19:00 Zirkoa Juan Bautista Uriarte 27 kalean: ‘Maña’ (Manolo Alcatara konpainia)
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
20:00 Dantza alardea Kurtzeko plazan (Andra Mari)
20:00 Zelai errea Iturrondo plazan (Guzur Aretxa)
23:00 Kuleroen eta galtzontziloen lasterketa Iturrondo plazatik (Zizpa)
Irailak 15, ostirala
Mozorro Euna: Itxasoa
16:00 Furor Furor Iturrondo plazan (Mozoillo Irratia)
17:00 Gazte Txef Plazakoetxen (Galdakaoko Topaguneak)
17:00-20:00 Haur Parkea Urreta parkean (+4 urte). Euria bada, Urreta eskolan
17:00-20:00 Umeentzako ludoteka Urreta eskolan (3-7 urte)
17:00-20:00 Grafiti tailerra Agirre Lehendakaria plazan
17:30 Eskolarteko pilota partiduak Kurtzea frontoian (Adiskide)
18:00 Ginkana Iturrondo plazan (Momoak Talde Feminista)
19:00 Kale antzerkia Juan Bautista Uriarte 27 kalean: ‘Troia’ (Kamikaze Kolektiboa)
19:00 Harri Orri Ar Santi Brouard plazan (Antzeko)
19:00 Pilota partidu federatuak Kurtzea frontoian (Adiskide)
19:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:30 ‘Euskal Kopa’ Basket partidua Urreta kiroldegian: Bilbao Basket vs Baskonia
20:00 Kontzertuak Kurtzeko plazan: Rockalean + Da Capo Musika Banda
20:00 Etxeko plaza Urreta parkean: Diegovision + Kobertzaleak
20:00-23:00 Mozorro lehiaketa Iturrondo plazan (Txosna Batzordea)
21:00 Zezensuzkoa Mugaburuko landatik (Guzur Aretxa)
21:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik: Orkresta Elektrotxaranga
22:30 Flan jana Santi Brouard plazan (Zizpa)
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Calathea (bertakoa) + EH Sukarra
01:30 Remember Mozoilo Disko Ardanza parkean (Mozoillo Irratia)
01:30 Erromeria Iturrondo plazan: Akerbeltz
Irailak 16, larunbata
Galdakoztarron Eguna
09:00-14:00 Open Petanka Zuhatzuko Skateparkean (Mozoilo Petanka Club)
10:00 Marmitako txapelketa Iturrondo plazan (Txosna Batzordea)
10:00-18:00 Tenis eta Padel lehiaketak Zuhatzuko pistetan (C. tenis Elexalde Mendian)
10:00 Nekazaritza azoka Agiurre Lehendakaria plazan
10:30 Santakurtzetako 53. Txirrindularitza Saria Juan Bautista Uriarte kalean (Galdakaoko Txirrindulari Elkartea)
11:00 Familia Herri Kirolak Kurtzea frontoian (Eguzkibegi Ikastola)
11:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea
11:30 Galdakaoko XII. Artzai txakur txapelketa Ardanza parkean
11:30-14:00 Jolas Parkea Urreta eskolan: ‘Piraten Azoka’
12:00 Kale animazioa: Adiskideak Fanfarrea
13:30 Larrain dantza Iturrondo plazan (Andra Mari)
15:00 Herri bazkaria Kurtzeko plazan. Prezioa 12 euro. Tiketak salgai Torrezabal Kultur Etxean (09:00-13:30)
*Jantzi tradizionalen txapelketa (Dendari Elkartea)
*Bertsolariak: Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes
*Erromeria: Lorratz erromeria
17:00-19:30 Jolas Parkea Urreta eskola: ‘Piraten Azoka’
17:30 Herri Kirolak Ganekogorta kalean (Txandapa)
17:30 Eskolarteko pilota partiduak Kurtzea frontoian (Adiskide)
19:00 Pilota partidu federatuak Kurtzea frontoian (Adiskide)
19:00 Kale antzerkia Juan Bautista Uriarte 27 kalean: ‘Improvis que no es poco’ (Impro y punto konpainia). Euria bada, Gandasegin
20:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik: ‘Vertical’ (Brincadeira konpainia)
20:30 Areto dantzen erakustaldia Urreta kiroldegian (Areto Dantza Taldea)
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Brea (bertakoa) + ETS
23:30 Dantzaldia Muguru kalean: Goxua’n Salsa
Irailak 17, igandea
09:00-14:00 Petanka txapelketa federatua Zuhatzuko Skateparkean (Mozoilo Petanca Club)
10:00-14:00 Tenis eta Padel lehiaketak Zuhatzuko pistetan (C. tenis Elexalde Mendian)
11:30-14:00 Jolas Parkea Urreta eskolan: ‘Piraten Azoka’
12:00 Erraldoi eta buruhandien desfilea Santi Brouard plazatik
12:00 Apar festa Ardanza parkean
12:00 Kale animazioa: Adiskideak Fanfarrea
13:00 Txistu alardea Kurtzeko plazan: Galdakao Txistu Banda Ad Libitum
17:00-19:30 Jolas Parkea Urreta eskolan: ‘Piraten Azoka’
17:00 Pala partidu profesionalak Kurtzea frontoian
17:30 Txitxarrilloa eta dantzarako pausoak Adanza parkean: Trio Xandalo eta Areto Dantza Taldea
18:00 Herri Kirolen erakustaldia Kurtzeko plazan
18:00 Buruhandiak Mugaburuko landan
18:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea
19:00 Kale antzerkia Mugaburuko landan: ‘B.O.B.A.S (Banda Orquestal Benefica de Actos Sepulcrales)’ (Jimena Cavalletti konpainia)
20:30 Jai amaiera Kurtzeko plazan. Kuadrillen arteko eta kuadrilla gazteen txapelketaren sari banaketa
Irailak 23, larunbata
15:00 Kuadrillen bazkaria Kurtzeko plazan (Txosna Batzordea)
☉ Galdakao
Muguru parkeko jolasak berritzeko 88.000 euro bideratuko ditu Galdakaoko Udalak
Muguru parkeko jolasak berrituko ditu Galdakaoko Udalak. “Denboraren eta erabileraren ondorioz hondatu eta apurtu egiten dira zabuak eta berritzeko beharra sortzen zaie”, diote udal arduradunek.
Zehazki, zabuak margotuko dituzte, zorua aldatuko dute eta txirrista berria jarriko dute.
Lanak hilabetez luzatuko dira, eta konponketa lanek irauten duten bitartean jolas parkea ezingo da erabili.
Galdakaoko Udalak 88.000 euro bideratuko ditu lan horietara.
☉ Galdakao
Garapen jasangarriaren alde gazteen pentsamendu kritikoa sortzea bilatuko dute Galdakaon
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua, pobrezia desagerraraztea, desberdintasunak murriztea, kalitatezko hezkuntza eta helburuak lortzeko aliantza landuko dituzte Gazte Plazaren bidez
Garapen jasangarrirako helburuak gazteei ezagutarazi eta horietako batzuen inguruan sakontzeko jarduerak antolatu dituzte Galdakaon urriaren 17tik 22ra bitartean.
Gazte Plaza ekimenaren bidez, ekoizpen eta kontsumo arduratsua, pobrezia desagerraraztea, desberdintasunak murriztea, kalitatezko hezkuntza eta helburuak lortzeko aliantzak bezalako gaiak landuko dituzte gazteek.
Ardanza parkean jarriko duten karpan erakusketa bat egongo da, 12:00etatik 19:00etara bitartean. Karpa zabalik egongo da edozein herritarrentzat; hala ere, 12:15etik 16:00etara bitartean DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak bertaratuko dira.
Gainera, bisita gidatuak, tailerrak, ihes-gela eta orientazio saioak ere antolatuko dituzte. “Jokoaren bidez Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko ezagutza areagotzeko, hainbat ihes-gela saio egingo dira. Saio horiek ordubetekoak izango dira, zazpi proba izango dituzte eta eskola ordutegitik kanpo egingo dira”, diote udal ordezkariek.
“Gazte Plazan proiektua gazteen artean pentsamendu kritikoa sortzeko beharrari lotutako ekimena denez, Garapen Jasangarrirako Helburuak gaurkotasuneko gaiekin lotuko dira, parte-hartzaileek jarrera desberdinak landu ditzaten”, diote.
Ildo horretan, orientazio saioa egingo dute herriko kaleetatik: “Gazteak taldeka banatu, eta, Gazte Plazatik abiatuta, herriko espazio eta dinamikak ezagutuko dituzte hainbat proben bidez. Horrela, hiri eta kolektibo inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak nolakoak diren hausnartzeko aukera izango dute”, diote.
Gazte Plaza 2024
Urriak 17, osteguna
09:00-13:30 UN Etxeko tailerrak
09:30-11:30 Plazatik kaleetara jarduerak
12:00-19:00 Karpako erakusketaren irekiera
17:00-20:00 GJHen Ihes-gela
Urriak 18, ostirala
09:00-13:30 UN Etxeko Tailerrak
09:30-11:30 Plazatik Kaleetara jarduera
12:00-19:00 Karpako erakusketa ibiltariaren irekiera ordutegia
17:00-20:00 GJHen Ihes-gela
Urriak 19, larunbata
12:00-19:00 Karpako erakusketa ibiltariaren irekiera ordutegia
17:00-20:00 GJHen Ihes-gela
Urriak 20, igandea
12:00-19:00 Karpako erakusketa ibiltariaren irekiera ordutegia
Urriak 21, astelehena
09:00-11:00 UN Etxeko Tailerrak
12:00-19:00 Karpako erakusketa ibiltariaren irekiera ordutegia
Urriak 22, asteartea
12:00-19:00 Karpako erakusketa ibiltariaren irekiera ordutegia
☉ Galdakao
Gurseko kontzentrazio-esparrua ezagutzeko irteera antolatu du Galdakao Gogorak urrian
Galdakao Gogora elkarteak irteera bat antolatu du Gurseko kontzentrazio-esparrua ezagutzeko. Urriaren 26an, larunbatez, izango da irteera: “Gurseko kontzentrazio zelaia bisitatuko dugu, baita ondoan dagoen Navarrens herria ere”, diote Galdakao Gogoratik.
Irteera 09:00etan izango da Galdakaoko udaletxetik, eta “iluntze aldera” itzuliko dira. Irteerara joan nahi duenak izena eman behar du urriaren 20a baino lehen galdakao.oroimena@gmail.com helbide elektronikora idatzita, eta 25 euro ordainduko ditu.
“Euskal Herritik nahiko gertu dagoen kontzentrazio zelaia izanik, aukera paregabea da zuzenean esparrua ezagutzeko. Izan ere, 1939. eta 1946. urteen artean, bertako barrakoietatik 64.000 preso pasa ziren, euretatik 6.555 euskaldunak, eta batzuk galdakoztarrak”, diote.
Irteera honen jatorria Galdakao Gogorak maiatzean antolatu zuen berbaldian dago: “Jabi Bilbaok hitzaldia eman zuen aurtengo jardunaldietan eta irteera honetan ere gurekin izango dugu, zelaiaren inguruko zehaztasunak azaltzeko”, diote.
Irteerari buruzko argibideak eta informazioa jasotzeko 667 488 691 eta 695 787 349 telefono zenbakiak jarri dituzte herritarren eskura.
☉ Galdakao
Leihotikan eta Tapia eta Leturia dira euskal ordezkariak Musika Bizianen
Musika Bizian jaialdiaren 10. edizioak Euskal Herriko taldeez gain, Herrialde Katalanetako, Ipar Irlandako eta Man uharteko taldeak ekarriko ditu Iturrondora urriaren 25ean eta 26an
Estaturik gabeko herrialdeen Musika Bizian jaialdiak 10 urte beteko ditu aurten Galdakaon, eta Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Ipar Irlandako eta Man uharteko taldeak ekarriko ditu urriaren 25ean eta 26an: Leihotikan eta Tapia eta Leturia (Euskal Herria), Xavi Sarrià (Herrialde Katalanak), Brian Finnegan & Hunger Of The Skin (Ipar Irlanda) eta Tomas Callister & Friends (Man uhartea) dira Iturrondo plazako eszenatokira igoko diren taldeak.
Kontzertuez gain, luthierrek eta musikari artisauek leku berezia izango dute jaialdian: “Musika ulertzeko eta bizitzeko abagunea erakutsiko da; luthierrik eta musikari artisau barik ez legokeelako musikarik, funtsezkoak dira”, dio Uxue Bejarano Andra Mari Dantza Taldeko kideak. Hain zuzen ere, Andra Mari Dantza Taldeak antolatzen du urtero Musika Bizian jaialdia, Galdakaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Taberna Ibiltaria
Bizkaitik, Arabatik, Gipuzkoatik, Nafarroatik, Galiziatik, Kataluniatik eta Gaskoniatik etorriko dira aurten luthierrak eta musikari artisauak euren lanak erakustera, urriaren 26an. Gainera, kale animazioak ere ez du hutsik egingo edizio honetan: urtero moduan, Taberna Ibiltariak girotuko du Galdakaon urriaren 25eko arratsaldea, eta urriaren 26an Xistra de Coruxo talde galiziarra eta Galdakaoko Ad Libitum Txistu Banda arituko dira kalez kale.
“10 urtez musika bizitzen”
2014. urtean antolatu zuen lehendabiziko aldiz Musika Bizian jaialdia Andra Marik, eta ordutik ez du hutsik egin Galdakaoko egutegi kulturalean: “Munduko kultura aniztasunaren isla izan nahi du Musika Bizianek eta hori erakutsiko du aurten ere atzerritik etorritako taldeekin, finean, kultura gutxiengotu eta zapalduen arteko elkartasun jaialdia baita”, dio Unai Zabala Andra Mari Dantza Taldeko presidenteak: “Hamar urtez hogei lurralde desberdinetako musika bizi izan dugu”.
Andra Mari Dantza Taldeko ordezkariez gain, Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea eta Edurne Espilla Kultura arloko zinegotzia, eta Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria izan dira gaur prentsaurrekoan.
☉ Galdakao
Merkataritza euskalduntzeko dirulaguntzak emango ditu Galdakaoko Udalak
Merkataritza sarea indartzeko “plangintza integrala” egin du Galdakaoko Udalak: lehen aldiz diruz lagunduko dute dendarik ez dagoen guneetan oinarrizko beharrak asetzeko denda txikiak zabaltzea, eta, denda guneetan, bertoko komertzioa erakargarriago bihurtzeko obrak egitea ere
Herria biziberritzeko eta herriko merkataritza sarea indartzeko “plangintza integrala” egin du Galdakaoko Udalak, eta horren barruan neurri berriak hartuko dituzte: lehen aldiz diruz lagunduko du Udalak dendarik ez dagoen guneetan oinarrizko beharrak asetzeko denda txikiak zabaltzea, eta, denda guneetan, bertoko komertzioa erakargarriago bihurtzeko obrak egitea ere.
Era berean, Galdakaoko merkataritza euskalduntzeko dirulaguntzak emango ditu Udalak. Hiru laguntza lerro hauen bidez 82.000 euro banatu ditu Udalak lehen deialdian.
Monika Bailon Sustapen Ekonomikorako zinegotziak adierazi duenez, “gure dendetan euskararen erabilera normalizatu nahi dugu eta horregatik errotulazioa eta seinaletika euskaraz ere egon daitezen lagunduko dugu. Euskara gai transbertsala da eta gure arloak bere gain hartzen du euskararekiko erantzukizuna”.
Irudi korporatiboa, errotuluak, publizitatea edo webgunean euskalduntzeko dirulaguntzei dagokienez, euskara hutsezkoetan gastuaren % 50 ordainduko du Udalak, gehienez 350 euro, eta euskaraz eta gaztelaniaz egindakoetan, gastuaren % 30 ordainduko dute, gehienez, 175 euro.
“Neurri hau ez da gaztelaniaren aurka joatea, elebitasuna sustatzea baizik. Galdakaoko saltokiak eta erakusleihoak begiratzearekin ondorio batera heldu gara: gaztelaniaz asko dagoela eta euskaraz oso gutxi. Eta hori ez dator bat Galdakaoko egoera soziolinguistikoarekin. Desoreka horri aurre egin nahi diogu eta beste era batera jokatu”, dio Bailonek.
Orain arte merkataritzan euskara sustatzeko dirulaguntzak Euskara arloak kudeatu izan ditu, baina Galdakaoko udal gobernu taldeak erabaki du Merkataritza arlotik kudeatzea laguntza horiek: “Berdintasuna bezala, guretzat euskara gai transbertsala da, hau da, arlo guztiek landu beharreko gaiak dira bai euskara bai berdintasuna. Horregatik dirulaguntza hauek Euskara arlotik atera eta Merkataritza arlora zabaltzea erabaki dugu, azken batean, arlo horrek duelako merkatariekin harreman zuzena eta arlo hori delako merkatarien beharrei erantzuteko hari zuzena duena”, adierazi du Izaskun Barbarias Euskara arloko zinegotziak, eta gaineratu du “diskriminazio positiboa” egin behar dela euskararen alde, “benetako elebistasunaren abiapuntura heltzeko”.
“Merkatariei zuzenean galdetu diegu dirulaguntzak egonez gero euskaraz jartzeko arazorik izango luketeen, eta batzuen erantzuna izan da pozik egingo luketeela; izan ere, gaur egun gaztelaniaz dutelako errotulazioa. Gainera, merkatari asko eta asko euskal hiztunak dira eta egunerokotasunean euskaraz egiten dute herritarrekin”, zehaztu du Barbariasek.
“Ertorkizuneko begirada”
Herriko merkataritza indartzeko helburuarekin, hiru laguntza lerro aurkeztu ditu udal gobernu taldeak: dendarik ez dagoen auzoetan komertzioak zabaltzeko dirulaguntzak; komertzio guneetan dendak berritzeko, modernizatzeko eta hobetzeko dirulaguntzak; eta, paisaia linguistikoa euskalduntzeko dirulaguntzak.
“Lehenengo laguntza lerroari dagokionez, gertuko saltoki berriak sortzea bultzatzen da, behar handiko produktuak eta zerbitzuak saltzeko, litro bat esne erosteko ere ez dagoen lekuetan”, dio Bailonek. Zehazki, Aperribain, Zuatzaurren, Tximelarren, Bengoetxen, Olabarrietan eta Urtebietan oinarrizko beharrak aseko dituzten auzoko dendak irekitzea da gobernu taldearen asmo nagusia.
Kasu honetan, lokalaren alokairuaren % 50a ordainduko du Udalak bi urtez eta gehienez urtean 3.500 euroraino (hilean 291,67 euro). Gainera, inbertsioafren % 50a ere Udalak ordainduko du, gehienez 3.000 euroraino. “Inbertsio hori 3.300 eurora handitu ahal izango da, baldin eta merkatal elkarte bateko kide badira edo irisgarritasun-obrak edo energia-eraginkortasuna sustatzen duten gastuak egiten badituzte”, adierazi du Bailonek.
“Bigarren laguntza lerroan, denok dakigu azken urteotan merkataritza ez dela erraza izan, eta laguntza horien bidez saltokiak ixtea saihestu eta gure saltokiei lagundu nahi diegu, batez ere erdigunean eta Urretan, beren negozioak modernizatzeko, irisgarritasun-obrak eginez edo erakargarriagoa eginez”, dio Bailonek.
Bigarren laguntza lerro horretan % 50erainoko inbertsioa egingo luke Udalak, gehienez 3.000 euroraino, eta 3.300 eurora handitu ahal izango da, baldin eta merkatal elkarte bateko kide badira edo irisgarritasun-obrak edo energia-eraginkortasuna bultzatzeko gastuak egiten badituzte.
“Plangintza integral” baten barruan kokatu du neurria Iñigo Hernando alkateak, herria biziberritzeko eta herriko merkataritza sarea indartzeko plangintzaren barruan. Azaldu du auzoetan oinarrizko beharrak asetzea dela helburuetako bat, eta datozen aldaketen aurrean herria prestatuta egoteko plangintzaren zati ere badela: “Ohiturak, bizitzeko moduak eta mugikortasun joerak aldatzen ari direla kontuan hartuta eta urte batzuk barru Metroa ere iritsiko zaigula kontuan hartuta, bertoko merkataritza sarea indartu behar dugu, prest izan behar dugu”. Laguntzek “etorkizunerako begirada” dutela adierazi du Hernandok.
Iraileko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zioten oinarriei EH Bilduren, UHren, Auzoaken eta EAJren aldeko botoekin eta PSEren abstentzioarekin, eta urte amaiera alderako espero dute laguntza horiek erabilgarri izatea.