→Galdakao

Argazkiak | Ehunka lagun bildu ditu Galdakaoko jaietako goitibeheren jaitsierak

Aurtengoan eta 35º baino gehiagorekin, Elexaldera abiatu gara Santakurtzeko jaietan goitibeheren pilotuekin berba egitera. Egun benetan berotsua izan dugu baina hori ez da aitzakia izan ibilgailuetara igo eta Elexaldeko aldapetatik ziztu bizian udaletxeraino jaisteko.

Larria iruditu arren, argazkiko lasterkaria arin batean altxatu eta hiru txandetan hartu du parte // Geuria

Aurtengoan eta 35º baino gehiagorekin, Elexaldera abiatu gara Santakurtzeko jaietan goitibeheren pilotuekin berba egitera. Egun benetan berotsua izan dugu baina hori ez da aitzakia izan ibilgailuetara igo eta Elexaldeko aldapetatik ziztu bizian udaletxeraino jaisteko.

Hiru urte daramatza Patakonek goitibehera jaitsierak Elexaldetik antolatzen eta denetarik ikusi dute bertako kideek: eskuz egindako egurrezkoak edo “betiko goitibeherak” eta modernoagoak. Aurtengoan hiru txanda ikusi ditugu: lehena entreamendurakoa. Bertan, lasterkariek ibilbidea aztertzeko aukera izan dute eta lehen kolpeak ikusi ditugu; beste bi txandak konometratutakoak izan dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak