→Galdakao

Galdakaoko zapatuko kuadrilla-bazkarian 195 lagunek eman dute izena

Amaitu dira Galdakaoko jaiak eta azken ekitaldi modura kuadrilla guztien arteko bazkaria antolatu dute Galdakaoko udaletxeko aldameneko karpan datorren zapatuan, irailaren 24an. Menu arruntaz gainera beganoentzako alternatiba egongo da.

Kuadrilla bat, Galdakaoko jai hasieran // Geuria

Amaitu dira Galdakaoko jaiak eta azken ekitaldi modura kuadrilla guztien arteko bazkaria antolatu dute Galdakaoko udaletxeko aldameneko karpan datorren zapatuan, irailaren 24an, 15:00etan. Menu arruntaz gainera beganoentzako alternatiba egongo da.

Galdakaoko Jai Batzordetik iragarri dute 195 lagunek izena eman dutela bazkarian: “Momentuz 15 kuadrillek izena eman dute jardueran”, azaldu dio Ángel Ezcurra batzordeko kideak GEURIAri. “Bazkariaz gainera Ganso & Cia taldearen ikuskizuna eta bingo interaktiboa egongo da 17:00etan”, aurreratu du Ezcurrak.

Ganso & Cia 2021eko Basauri Bizirik aste kulturalean // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak