→Galdakao

Jon Bienzobas eta Xabier Garcia Gaztelu preso galdakoztarrak Zaballako espetxean daude jada

Zaballako espetxean daude Bienzobas eta Garcia Gaztelu, Galdakaotik 66 kilometrora // Etxerat

Jon Bienzobas Arretxe eta Xabier Garcia Gaztelu preso galdakoztarrak Zaballako espetxean daude jada, Etxeratek jakinarazi duenez eta Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, administrazio bakoitzaren eskumenen esparruan, lekualdaketa adostu ondoren.

Dueñasko (Palentzia) eta Estremerako (Madril) espetxeetan zeuden orain arte Bienzobas eta Garcia Gaztelu, hurrenez hurren.

Hauek dira egun preso dauden eskualdeko herritarrak:

Basauri
Iñigo Vallejo Franco (Basauri, Bizkaia. 0 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (Zaballa, Araba. 66 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Zaballa, Araba. 66 kilometro)
Jon Crespo Ortega (Basauri, Bizkaia. 5 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Basauri, Bizkaia. 5 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Etxean preso)
Josune Oña Ispizua (Zaballa, Araba. 66 kilometro)
Dani Pastor Alonso (Zuera, Zaragoza. 245 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Zaballa, Araba. 66 kilometro)
Joseba Borde Gaztelumendi (Basauri, Bizkaia, 9 kilometro)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Etxean preso)

Eguneratuta: 2022/09/12 (Etxerat)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak