→Galdakao

Jone Ibañez futbolari galdakoztarra fitxatu du Eibarrek bi denboraldirako

Aurreko denboraldian Deporren jokatu du Ibañezek // Argazkia: Deportivo

Jone Ibañez Mazo galdakoztarrak (Galdakao, 1997) SD Eibar taldean jokatuko du datozen bi denboraldietan, 2024ko ekainaren 30era arte. “Pozik etapa berri honi ekiteagatik. Gogo eta ilusio handiz”, adierazi du bere sare sozialetan. Bigarren mailan da SD Eibar.

Aurreko denboraldian Deportivon jokatu du erdilari galdakoztarrak: 27 partidu jokatu ditu, 2.000 minutu pilatuz, lau gol sartuz eta bi asistentzia banatuz. Aurretik Athleticen (2012-2021), Galdakaon (2011-2012) eta Lanbiden (2005-2011) jokatu du Ibañezek.

Eibarren taldekide izango du Ibañezek Sheila Elorza zaratamarra (Arrigorriaga, 1996). Elorza 2018/2019 denboraldian iritsi zen Eibarrera eta duela gutxi kontratua berritu du talde armaginarekin 2024ko ekainera arte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak