→Galdakao

Julen Diez galdakoztarrak hirugarren bukatu du Hawaiiko Ironmanean

galdakao julen diez hawaii ironman 2018 munduko triatloi txapelketa hirugarren argazkia julendieztri facebook

Julen Diez galdakoztarrak brontzezko domina lortu du Munduko Triatloi Txapelketan. Galdakaoko triatletak Hawaii-n ospatu den Ironman proban parte hartu du.

Julen Diez helmugara heltzen // Argazkia: Julen Diez/Facebook

Julen Diez galdakoztarrak brontzezko domina lortu du Munduko Triatloi Txapelketan. Hain zuzen ere, Galdakaoko triatletak Hawaii-n ospatu den Ironman proban parte hartu du joan den asteburuan eta sailkapenean hirugarren bukatu du bere kategorian (18-24 urteko kategoria), 09:07.23ko denborarekin.

Diezek igeriketako 5 kilometroak itsasoko uretan 00:56.20ko denboran egin zituen eta bi minutu eta erdi erabili zituen trantsizioan bizikletaz 180 kilometroak hasteko. Sektore honetan 04:41.05eko denbora bete zuen. Bizikletatik oinezko lasterketarako trantsizioan hiru minutu eta erdi erabili zituen, maratoiari (42,5 kilometro) aurre egin aurretik. Maratoia 03:23.57ko denboran egin zuen Diezek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak