Hile honetako lau ostegunetan (uztailak 7, 14, 21 eta 28), kaleko zinema antolatuko dute Galdakaoko Urreta ikastetxeko patioan. Publiko guztientzako filmak eskainiko dira doan bi ordu ezberdinetan: 18:00etan, haurrentzako pelikulak proiektatuko dira, eta 20:00etan, familia guztiarentzakoak. Galdakaoko Udalak herritarren artean bozkaketa eginda aukeratu ditu ikusi ahalko diren lanak.
KALEKO ZINEMA, 2022 – EGITARAUA
Uztailak, 7
18:00. Canta 2
20:00. Spiderman No Way Home
Uztailak 14
18:00. Pokemon-Pikatxu detektibea
20:00. Ane
Uztailak 21
18:00. Horman erlojua duen etxea
20:00. Belfast
Uztailak 28
18:00. Ilargirantz
20:00. A todo tren, destino Asturias
