Ekainaren 17an, ostiralez, Galdakao Kantari bueltatuko da. Apirilean jarri zuten martxan ekimen hau hainbat herritarrek eta musikarik eta hilero -hirugarren ostiralean- elkartzen dira Galdakaoko kaleak musikaz girotzera. Kirikiñausi dendan jarri dute hitzordua 20:00etan.
