Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Galdakao

Galdakaoko Argizai Eskaut Taldekoek Portugalekin egingo dute aurten Gazte Trukea

Guztira 120 gaztek eta 16 monitore baino gehiagok hartuko dute parte aurtengo programan eta horietako 15 galdakoztarrak dira

|

galdakao kultura trukea 2017 italia vatikano hiria argazkia argizai eskaut taldea facebook
Argizai Eskaut Taldeko kideak, 2017an, Vatikano Hirian // Argizai Eskaut Taldea

Galdakaoko Argizai Eskaut Taldeak, Getxoko Aisibizia Elkartea eta Portugalete Aisialdi Sarearekin batera, Kiribil Sareak antolatutako gazteen elkartrukeetan hartuko du parte. 8. edizio honetan Kiribil Sareako Galdakao, Getxo eta Portugaleteko elkarteetako 14 eta 18 urte bitarteko gazteek Frantzia, Italia, Portugal eta Greziako ikasleekin esperientziak elkartrukatuko dituzte.

Galdakaoren kasuan, 13 gaztez eta begirale biz osatutako taldeak Portugaleko gazteekin egingo du elkartrukea: “Uztailaren 6tik 11ra Portugaleko gazteak Galdakaora etorriko dira eta hilaren 11tik 17ra Portugalera joangoa gara gu”, azaldu du Amets Iturbe Galdakaoko Argizai Eskaut Taldeko kideak. Gazteen arteko truke honetan, urtero lez, herrietako kultura eta tradizioak gertutik ezagutuko dituzte Galdakaora etorriko diren portugaldarrek, Iturberen berbetan: “Herri kirolak eta pintxo lehiaketak prestatuko ditugu, baita Gernika edo San Juan de Gaztelugatxerako egun osoko irteerak ere”. Gainera, lan saioak berdintasunaren inguruan osatuko dituzte. Portugalen, bestalde, ekologia izango da lan dinamikako ardatz nagusia.

“Alde batetik ingelesa erabiliko dute gazteek euren artean komunikatzeko, baina ez hori bakarrik; autonomia eta autogestioa lantzeko jarduera oso aproposa da ‘Europako Gazte Trukeak’ programa”

“Elkarteen arteko gazteen trukearen ekimen hau oso positiboa da parte-hartzaileentzat”, azaldu du Iturbek. “Alde batetik ingelesa erabiliko dute gazteek euren artean komunikatzeko, baina ez hori bakarrik; autonomia eta autogestioa lantzeko jarduera oso aproposa da ‘Europako Gazte Trukeak’ programa”.

Guztira 120 gaztek eta 16 monitore baino gehiagok hartuko dutela parte azaldu diote GEURIAri Kiribil Sareko ordezkariek. Kiribil Sarea irabazi-asmorik gabeko elkarte ezberdinen sarea da. Herri eta auzoetako programekin, komunitatea indartzeko helburua aurrera eraman nahi du. Kiribil Sareko erakundeek Europako gazte-proiektuen alde egindako apustu garrantzitsu batetik abiatuta sortu dituzte proiektu horiek, euskal gazteek mugikortasunerako eta ikaskuntzarako dituzten aukerak ezagutarazteko eta zabaltzeko.

Iaz, ekimenaren 7. edizioan, ingelesa ikasteko Poloniara antolatu zuten bidaia Argizai Eskaut Taldekoek 15 eta 17 urteko gazteentzat (uztailaren 4tik 13ra Galdakaon egin zieten poloniarrei eta uztailaren 17tik 28ra Kielcera abiatu ziren (Polonia)). Aurreko edizioetan Ipar Irlanda, Frantzia, Alemania, Irlanda, Txekia eta Italia bisitatu dituzte galdakoztarrek.

☉ Galdakao

Argazkiak / Uretara! Splash txapelketa egin dute Galdakaoko jaietan

|

Splash txapelketa antolatu du lehen aldiz santakurtzetan Galdakao Igeriketa Taldeak. Guztira 21 kuadrillak hartu dute parte eta txapeldun izan da Dekantzekoz, bigarren Firu eta hirugarren Piperrak.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Galdakaoko jaietako Errelebo lasterketan giro “oso ona” egon da: “Datorren urtean berriro!”

|

Errelebo lasterketa proba berriak hainbat kuadrilla batu ditu Galdakaoko jaietan. Errotu Konpartsak antolatu du eta Ander Uribarri kideak GEURIAri adierazi dionez, giro “oso ona” egon da.

“Galdakoztarrei gustatzen zaie proba fisikoetan parte hartzea herriko jaietan, eta horregatik sortu genuen erreleboen proba hau”, dio Anderrek, eta zehaztu du datorren urtean berriro antolatzeko asmoa dutela Errotutik.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Txantxa Gutxi kuadrillak irabazi du Errelebo lasterketa Galdakaoko jaietan

|

Galdakaoko jaietan proba berriak antolatu dituzte. Horietako bat da Errelebo lasterketa, Errotuk antolatu duena. Txapeldun izan da Txantxa Gutxi kuadrilla, bigarren Antzeko, hirugarren Weekandugu eta laugarren Lonjelvi.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Oilasko ala haragizko hanburgesa? Edo beganoa akaso? Inkesta egin dugu Galdakaoko jaietan!

|

Hanburgesa txapelketa izan zen atzo, irailak 17, Galdakaoko jaietan. Patakonek antolatzen du lehiaketa eta aurten 60 kuadrilla aurkeztu direla zehaztu digute: “Partaidetza handia izan dugu aurten ere!”, dio Beñat Elias Patakoneko kideak. Epaileek “100 hanburgesa baino gehiago” dastatu dituztela esan digu Maite Uribarri Patakoneko kideak.

Atzokoan ere GEURIA mikroa eskuan atera zen Santakurtzetara! Hanburgesa haragizkoa ala oilaskokoa? Akaso beganoa? Eta hanburgesa laguntzeko zein da aukerarik onena: patatak ala natxoak?

Beñat eta Maite (Patakon), Gorka (Elkarlaguntza Sarea), Asier eta Kristian (Antrotarrak), Eñaut (Bost Axola) eta Oier (Sukherrak Zauk) galdakoztarrek erantzun dute gure galdetegia!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Gusak da Galdakaoko jaietan talentu gehien duen kuadrilla

|

Talentu Txapelketa antolatzen du Zizpa Gazte Konpartsak Galdakaoko jaietan. Aurten txapeldun izan da Gusak kuadrilla magia ikuskizun batekin, bigarren Bertan Kaldo kuadrilla sailkatu da eta hirugarren Dekantzekoz. Laugarren Sukuzu izan da eta bosgarren Piperrak.

Osorik irakurri